Umea, kume
Hasiera » Sailkatugabeak » Sarea euskaraz josten
Aza03 0

Sarea euskaraz josten

Atalak: Sailkatugabeak

Blog hau euskaraz edoskitzea eta atxikimenduzko hazieraren inguruan ezer gutxi topatzen nuelako idaztea erabaki nuen… eta blogak bide zabalago baten beharra erakutsi zuen. Haurdunaldiaz, erditzeaz, hain garrantzitsua (eta ahaztua) den erditze osteaz ere apenas aurkitu nuelako haurdun nengoenean ere… eta zein da bide eraginkorragoa: ez dugunaz kexatzea edo behar dena sortzea?

Bigarrenari gogor eutsi eta loari lapurturiko ordu askoren ostean jaio da Sabeletik Mundura. 

www.sabeletikmundura.com

www.sabeletikmundura.com

Haurdunaldi aurrea, haurdunaldia, erditzea, erditze ostea, edoskitzea eta atxikimenduzko hazieraren inguruan sorturiko euskarazko webgunea. Bertan, bildu dugun informazioa, oinarri zientifikoa duena edo autore esanguratsuek diotenean oinarriturik dago. Carlos Gonzalez, Laura Gutman, Michel Odent, Rosa Jové eta Ibone Olza bezalako autoreen lanak izan ditugu erreferentziazkotzat. Egunero elikatzeko konpromezua harturik eta gutxinaka euskaraz sarea josten jarraitzeko asmo osoarekin jaio gara.

Baina sarea ez da bakarrik josten, eta badugu atal kuttun bat, gosez dagoena: Nora Jo atala. Bertan, gai hauen inguruan, zeharka bada ere, lanean ari diren profesional, elkarte eta norbanakoen gida osatu nahi dugu. Bakarka eta elkarrengandik urrun, elkarrengandik elikatu gabe asko dabiltzala ikusten dugulako, eta laguntza edo behar bat asetzeko premia duenak nora jo jakitea askotan zaila suertatzen delako. Horregatik, arlo hauetan lanean ari bazara, edo dabilen norbait ezagutzen baduzu, gustura sartuko dugu zerrendan.

Bidea, urratsez urrats egiten da, eta sarea ere, euskaraz, pausoz pauso josiko dugu.

 

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Nahia Alkorta Elezgarai

Jendarte "aurreratuan" bizi garen aitzakian, gure izatea lapurtzen digute industriaren poltsikoen mesedetan. Bazenekien ugaztun garela? Gure haurrak ugaztun direla? Gure boterea berreskura dezagun: bihotzetik bularrera doan heziera, atxikimendua, edoskitzea eta maitasuna. https://sabeletikmundura.eus

Azken bidalketak

  • 11 esperientzia eta gehiago
  • Ez ukitu!
  • Jolasa baina askoz gehiago
  • Gurasoz guraso, Siriaraino.
  • Non gaude eta nora goaz?

Iruzkin berriak

  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Rafa(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Purerik eta ahirik gabeko elikadura bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Aitatasuna
  • Amatasuna
  • Atxikimendua
  • Berriak
  • Edoskitze artifiziala
  • Edoskitze naturala
  • Elikadura
  • Emozioak
  • Ikastola
  • Ikerketak
  • Ohea partekatzea
  • Sailkatugabeak
  • Soinean eramatea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA