Umea, kume
Hasiera » Aitatasuna » Marrazki bizidun biziegiak
Aza14 0

Marrazki bizidun biziegiak

Atalak: Aitatasuna, Amatasuna

imagesHaurrekin lana egiten duen edonork entzungo die haurrei marrazki bizidun bat edo besteren izen, pertsonai, jarrera edo esaldiren bat ia egunero. Azken aldian entzun ditudan gauzak apuntatu eta marrazki bizidun horietako bakoitzaren atal oso bat ikustea erabaki nuen aurreko astean.

Izugarria da haurrek telebistaren bidez jasotzen dituzten mezuen arriskua.

Adinaren araberako lagin gutxi batzuk jartzen saiatuko naiz:

– Peppa Pig: aita lanera doan bitartean ama etxean geratzen da. Amonak pastelak egin bitartean, aitonak haurrentzat etxetxoak egiten ditu…

– Shin Chan: ama etxean, aita ordu luzez lanean. Mutila bihurria, neska zintzoa. Gaiztakeria egiten duen bakoitzean jo egiten du amak.

– Ninja dortokak: abentura guztiak mutilenak dira. Neskek ez dute ia inongo presentziarik.

– Berebiziko espioiak (Totally spies): 3 neska oso argal eta polit gaizkileen aurka borrokan. Beraien nagusia, gizon zahar bat da.

Ez da kasualitatea haurrei antzerkia egiteko pertsonaia libreki hautatzen utzi eta hauetarikoak agertzea. Ez da kasualitatea orokorrean nesken pertsonaia apalak, ahulak antzeztea eta mutilek borrokak edo ausarten antzerkiak egitea.

Hezkidetza erreala balitz, eta nesken mundua eta mutilen mundua beharrean, arrosa eta urdina beharrean, ortzadarra izango bagenu, neska ninjak eta arropa lisatzen duten mutilak izango nituzke pertsonaia libreko antzerkitxoetan.

Hezkidetza etxean hasten da, jaio aurretik haurraren sexua ezagutu eta espektatiba batzuk ezartzen dizkiogunean sexuaren arabera… Baina arren, rol horiek apurtzen saiatzen ari zareten guraso eta hezitzaileek, haurrak telebista aurrean eseri aurretik, zer ikusiko duten pentsatu.

 

–

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Nahia Alkorta Elezgarai

Jendarte "aurreratuan" bizi garen aitzakian, gure izatea lapurtzen digute industriaren poltsikoen mesedetan. Bazenekien ugaztun garela? Gure haurrak ugaztun direla? Gure boterea berreskura dezagun: bihotzetik bularrera doan heziera, atxikimendua, edoskitzea eta maitasuna. https://sabeletikmundura.eus

Azken bidalketak

  • 11 esperientzia eta gehiago
  • Ez ukitu!
  • Jolasa baina askoz gehiago
  • Gurasoz guraso, Siriaraino.
  • Non gaude eta nora goaz?

Iruzkin berriak

  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Rafa(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Purerik eta ahirik gabeko elikadura bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Aitatasuna
  • Amatasuna
  • Atxikimendua
  • Berriak
  • Edoskitze artifiziala
  • Edoskitze naturala
  • Elikadura
  • Emozioak
  • Ikastola
  • Ikerketak
  • Ohea partekatzea
  • Sailkatugabeak
  • Soinean eramatea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA