Egiozu erdaraz
Erabat harrituta eta goibel iritsi naiz etxera gaur. Beste haur eta guraso batzuekin jolasean eta dantzan aritu ondoren, ama batek kontatu digunarekin erabat kezkatuta. Ama honek bi alaba ditu, txikiena irailean hasiko da ikastolan, zaharrena bertan dabil azken urteetan. Ama hau, izatez galiziarra da, eta euskara ikasten ari da, poliki-poliki eta saiakera handia egiten du beste haur eta gurasookin euskaraz hitz egiteko. Izugarrizko indarra eta meritua du horrek nire ustez. Hanka sartzeko...
Read MoreAmagandiko edoskitzea argazkietan
Historian zehar ateratako amagandiko edoskitzearen inguruko 25 argazki/irudi bildu dituzte hemen. Zein baino zein ederragoa… zein da zuentzat politena?
Read MoreZer moduz? Ondo.
– Zer moduz? – Ondo. Eta elkarrizketa amaitu da. Eta ziurrenik gezurra esan dugu. Eta gezurra ez bada, ez dugu behintzat egia osoa esan. Helduon artean, sentimendu eta emozioak ezkutatu edo ez aipatzeko joera oso handia dugu, neurri handi batean, txiki ginenean ez dugulako sentimendu horiek adierazteko, ulertzeko edo ezagutzeko aukerarik ia izan. “Zer moduz? Ondo”, negar egiten duzu “ez da ezer, lasai, ez egin negarrik”, mina duzu “ez da ezer”,...
Read MoreElkarrekin hazten, elkarrekin jolasten.
Guraso izatea erabaki genuenean hasi ginen gure hezteko eraren inguruko erabakiak hartzen. Berehala topatu genuen guretzat egokiena zen bidea. Haurraren erritmoa errespetatu eta ahalik eta erarik kontzienteenean urratsak ematen joatea iruditu zitzaigun guretzat egokiena. Ez genuen, guk haur bat izateagatik, aiton-amonak, izeba-osabak edo beste inor konprometitu nahi, eta ahal genuen neurrian haurraren ardura guztia guregain hartzea erabaki genuen. Atxikimendua, haurraren garapen globalak eta...
Read MoreHarritzeko gaitasuna
Haurrek altxorrik badute, horien artean gehien zaindu beharrekoa harritzeko gaitasuna da. Gauza berriak ilusioz eta gogoz hartzekoa, beldurrik gabe, mesfidantzarik gabe… gauza berriak bizi eta sentitzekoa. Helduok, gaitasun hori bagenu, askoz lasaiago biziko ginake. Ikusi bestela, nola gozatzen duen haur batek, lehen aldiz euriarekin topo...
Read More
Iruzkin berriak