Umea, kume
Hasiera » Aitatasuna » Guraso izaten ikasten?
Api03 0

Guraso izaten ikasten?

Atalak: Aitatasuna, Amatasuna, Atxikimendua, Edoskitze artifiziala, Edoskitze naturala, Elikadura, Emozioak, Soinean eramatea

Orain aste batzuk haurdun dagoen ama batek esaten zidan bere ustez guraso izaten ez dela ikasten. Barnean dugun zerbait omen da, eta txikitan gurasoengandik jasotakoa errepikatzen dugula gure haurrekin. Nik ez dut iritzi bera, nik ez dut nire gurasoek ni hezteko erabili zuten era bera… eta bai, nik guraso izaten ikasi egiten dela uste dut. Zergatik? Bizitzako beste milioika gauzak bezalakoa delako, eginaz ikasten da.

Izan ditzakezu oinarrizko ideia batzuk, baina guraso izaten, haurrak irakatsiko dizu. Beste kontu bat da, guraso izaten “desikastea”, txikitatik dugun gurasoaren ideia ikasi horrekin apurtzea. Hori ere, ikasi egin behar da. Desikasten eta entzuten den guztiari men ez egiten.

Gaur egun iritzi kontrajarri asko, informazio eta desinformazio handia eta guztiak epaitzeko beharra dago gure inguruan. A egiten duenari B egin behar duela esaten diogu, B egiten duenari D eta hala… Z-ra iritsi eta Aa-z berriro hasteko. Nik ez dut uste elkar epaitzen eta gure iritzia ematen aritzeak ia inori laguntzen dionik. Iritzia eskatzen dizunari eman, noski, baina bere gurasotasunaz gozatzen ari denari zergatik gurea hobea dela saldu? Pentsatu nahi dut bakoitzak ahal duena egiten duela…

Dena den, guraso izaten ikasten dela uste dut. Eta batzuk, haurrak, senak edo amonak esaten dionari jarraituko diote. Beste batzuk, liburuak, sarea… erabiliko dituzte informazio gehiagorako. Eta beste batzuek, nahiago dugu zuzenean dakienari entzun. Hitzaldiek, ez dute soilik zalantzak argitzeko balio, egoera berean dauden beste guraso batzuk ezagutzeko balio dute, aurrez genuen ideiak oinarria duela ulertzeko, erabiltzen dugun sistema agian haurrarentzat onena ez dela entzuteko eta garrantzitsuena iruditzen zaidana… gure gurasotasunari tarte bat eskaintzeko. Erlojuaren aurkako bizitza daramagun honetan, tarte bat horri eskaintzeak, eseri, entzun eta partekatzeak, guraso bezala ziurtasuna emango digulako.

Hori guztia eta gehiago eskainiko die Zarauzko Udalak, Sabeletik Munduraren koordinazioarekin, Zarautz eta inguruko haurdun daudenei, Zikoinik gabe-eskuorria-page-002 - copiabidean daudenei edo haur txikia dutenei Zikoinik Gabe programarekin. Hemen informazio guztia.

Eta niretzat garrantzitsuagoa dena, gurasotasunaz beraz hitz egingo da. Lehen zita, osteguna (apirilak 10) 19:00 Mahai-inguruarekin.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Nahia Alkorta Elezgarai

Jendarte "aurreratuan" bizi garen aitzakian, gure izatea lapurtzen digute industriaren poltsikoen mesedetan. Bazenekien ugaztun garela? Gure haurrak ugaztun direla? Gure boterea berreskura dezagun: bihotzetik bularrera doan heziera, atxikimendua, edoskitzea eta maitasuna. https://sabeletikmundura.eus

Azken bidalketak

  • 11 esperientzia eta gehiago
  • Ez ukitu!
  • Jolasa baina askoz gehiago
  • Gurasoz guraso, Siriaraino.
  • Non gaude eta nora goaz?

Iruzkin berriak

  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Rafa(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Purerik eta ahirik gabeko elikadura bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Aitatasuna
  • Amatasuna
  • Atxikimendua
  • Berriak
  • Edoskitze artifiziala
  • Edoskitze naturala
  • Elikadura
  • Emozioak
  • Ikastola
  • Ikerketak
  • Ohea partekatzea
  • Sailkatugabeak
  • Soinean eramatea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA