Urrun egina… eta gu bagina?
Erabat murgildurik nago haurren munduan, haurtxoen munduan. Azken aldian, Txinan jatorria duten motxila ergonomikoak saltzeko eskaintzak jaso ditut, handik datozen pardelen inguruko zalantzak, handik datozen jostailuen inguruko zalantzak… Eta kezkatzen nau. Ez dira gutxi geroz eta urrunagotik datozen produktuak. Mundu globalizatua aitzaki, prezio merkean lortu nahi dugu guztia, benetan zertan ari garen gehiegi pentsatu gabe. Are gehiago, izan ditzaken ondorioez hausnartu gabe…...
Read MoreHaurrarekin kateaturik
Atzo egun berezia bizi izan genuen askok. Eskuz esku irribarreak, itxaropena eta ilusioa igaro ziren 123km-tan barna. Baina askok, eskuz eskutxora egin genuen bidea. Haur asko ikusi nituen katean, oraina eta etorkizunaren pisua beraien eskuetan. Eta katea burutzea gurasoen, izeba-osaben, aiton-amonen eta gertuko guztien esku. Ez da erraza katean, ordu erdiz (eta aurrez toki berean bi ordu gehiagoz) egotea. Bi urte betetzera doan haurrarekin egin genuen gure metroa. Tarteka hori bai. Eguzkia...
Read MoreXX kromosomaren arnasguneak
Zoritxarrez, parekidetasuna urrun dugu oraindik, eta desberdintasunak bai egunerokotasunean zein berdintasuna gehien babestu behar luketen estamentuetan ere… urrun gaude. Urrun gaude, nire ustez, ez dagoelako interesik, emakumeok gizonen aldamenean eta ez koska bat beherago (edo bi) egoteko. Zergatik ukatu? Desberdinak gara. Baina eskubide (eta betebehar) berdinak merezi ditugu. Gaurkoan aldiz, desberdintasunari heldu nahi diot. Aspaldi irakurri nuen emakume eta gizonek proiektu bati...
Read More
Iruzkin berriak