Umea, kume
Hasiera » Sailkatugabeak » XX kromosomaren arnasguneak
Eka04 0

XX kromosomaren arnasguneak

Atalak: Sailkatugabeak

Zoritxarrez, parekidetasuna urrun dugu oraindik, eta desberdintasunak bai egunerokotasunean zein berdintasuna gehien babestu behar luketen estamentuetan ere… urrun gaude. Urrun gaude, nire ustez, ez dagoelako interesik, emakumeok gizonen aldamenean eta ez koska bat beherago (edo bi) egoteko.

Zergatik ukatu? Desberdinak gara. Baina eskubide (eta betebehar) berdinak merezi ditugu. Gaurkoan aldiz, desberdintasunari heldu nahi diot. Aspaldi irakurri nuen emakume eta gizonek proiektu bati ekiterako orduan, estatistikoki, arrazoi oso desberdinak adierazten zituztela. Eta nik ere hala uste dut, salbuespenak salbuespen, eta norberak bere arrazoi pertsonalak izango dituela argi izanik, horretan ere motibazio desberdinak ditugu.

Horregatik iruditzen zait Bizziak antolaturiko WomanSarea arnasgune bat. XX kromosoma dugun desberdinok batu eta gure proiektuez, pozez, 10441902_667846376597826_8608055202369446695_nbeldurrez eta oztopoez hitz egiteko arnasgune bat, gure begiradatik eta ahotsetatik. Topagune bat. Horregatik iruditzen zait interesgarria ostiral honetan antolatu duten ekitaldia, eta gainera, bertan parte hartzeko ohorea izango dut.

Gehiago esatera ausartuko naiz… akaso nahastuko naizen arren. Interesgarria izan behar luke parekidetasun arloan lanean dagoen teknikari, norbanako eta elkarte guztientzat. Parekidetasuna ez baitugu lortuko, bakoitzaren beharrak kontuan izan gabe. Interesgarria izan behar luke, parekidetasunaren inguruko politikak egiten dituztenentzat. Interesgarria parekidetasun gaiak lantzen dituen prentsarentzat. Interesgarria baita ere, desberdintasunaren bidean lanean ari den ororentzat, hobe da bestearen beharrak gertutik ezagutzea, kalte egin nahi diozunean ere.

Ikastera, entzutera, partekatzera eta neurri handi batean, aldarrikatzera noa ni ostiralean. XX kromosoma izateaz harro nagoelako, nire proiektua aurrera ateratzeko gai izateaz harro nagoelako eta arnasguneek indarra ematen dutelako. Bazatoz?

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Nahia Alkorta Elezgarai

Jendarte "aurreratuan" bizi garen aitzakian, gure izatea lapurtzen digute industriaren poltsikoen mesedetan. Bazenekien ugaztun garela? Gure haurrak ugaztun direla? Gure boterea berreskura dezagun: bihotzetik bularrera doan heziera, atxikimendua, edoskitzea eta maitasuna. https://sabeletikmundura.eus

Azken bidalketak

  • 11 esperientzia eta gehiago
  • Ez ukitu!
  • Jolasa baina askoz gehiago
  • Gurasoz guraso, Siriaraino.
  • Non gaude eta nora goaz?

Iruzkin berriak

  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Rafa(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Purerik eta ahirik gabeko elikadura bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Aitatasuna
  • Amatasuna
  • Atxikimendua
  • Berriak
  • Edoskitze artifiziala
  • Edoskitze naturala
  • Elikadura
  • Emozioak
  • Ikastola
  • Ikerketak
  • Ohea partekatzea
  • Sailkatugabeak
  • Soinean eramatea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA