Txinatarren altxor preziatua
Amaren esnea da Txinatar dirudunen artean orain dagoen altxor preziatuetako bat. Altxor zuria deitzen diote eta amen esnea edan ahal izateko dirutza ordaintzen dute punta-puntako enpresariek eta dirudunek.
2000 eta 3000 euro artean ordaintzen da amen esnea kontsumitu ahal izateko, bai botiletan, aurrez izozturikoa edota amen bularretik zuzenean. Saltzen den kopurua 50ml eta 150ml artekoa izaten da, eta maiztasuna astean behin, birritan edo hirutan.
Amen esnearen balio nutrizional altua eta sistema inmunologikoa indartzeko gaitasuna azpimarratzen dituzte salerosketa honen aldekoek, eta “betirako gaztetasuna” bermatzen duela ere adierazi dute zenbaitek.
Dena den, gai oso serio eta arriskutsutzat jotzen da merkatu hau zabaltzea.
– Batetik, amek euren gorputza saltzeko modu bat delako. Amek esnea sortzeko, energia handia erabiltzen dute eta esnea atera ahala sortzen joaten da. Hortaz, gehiegizko esfortzua egin eta amen osasuna kaltetu daitekela ikusi da.
– Bestetik, amek euren esnea saldu eta euren haurtxoei “dagokiena” kentzea ere arriskutsutzat jotzen da. Eskaria azkar handituz doala, eta diru sarrera garrantzitsua dela ikusirik, zenbait amek euren haurren gainetik esnearen salmenta jarri dutela ikusi baita.
Ez da amen esnea helduentzat erabiltzen duen herrialde bakarra, geroz eta gehiago erabiltzen baita gaixotasunen tratamenduak laguntzeko (minbizia, gaixotasun inmunologikoak…), baina komertzializazio masiboa garatu nahi duen lehen herrialdea da Txina.
Gertutik jarraitu beharreko gaia zalantzarik gabe.
Kaixo,
Guk ulertzeko itzultzerik? Mila esker!