Umea, kume
Hasiera » Berriak » Alzheimerra izateko arriskua gutxitzeko bidea
Abu13 0

Alzheimerra izateko arriskua gutxitzeko bidea

Atalak: Berriak, Edoskitze naturala, Ikerketak

Journal of Alzheimer’s Disease aldizkarian Cambridge Unibertsitateko ikerlari batzuek adierazi dutenez, bularra eman duten emakumeek alzheimerra izateko arrisku gutxiago izan dezakete. Gainera, adierazi dutenez, edoskitze aldi luzeagoak izan dituztenek, arriskua  gutxitzen dute.

Molly Fox doktoreak adierazi du, alzheimerra munduan hedatuen dagoen gaixotasun kognitboa dela, 35,6 milioi pertsonek baitute. Gainera, etorkizun hurbilean, kopurua asko handituko dela uste da. Hori dela eta, jendartea gaixotasunetik babestu ahal izateko metodo merkeak eta eraginkorrak bilatu behar direla adierazi du, eta ikerketa hau testuinguru horretan kokatu nahi izan dute.

Ikerketaren emaitzen azalpen gisa, progesterona hormonan kokatu dute. Hormona hau, haurdunaldian maila oso altuetan kokatzen da eta edoskitzaroan hormonaren blokeatzeak, garuna babes dezakela uste dute. Progesteronak garunean estrogenoen hartzaileen sentsibilitatea ahultzeko gaitasuna du, eta ahultze horrek garuna babes dezakela uste dute.

Beste arrazoi posibletzat edoskitzaroan emakumeek glukosarekiko tolerantziaren berrezartzea ematen delan ezarri dute, haurdunaldi osteko intsulinarekiko sentsibilitatea berreskuratzen joaten baita. Hau, oso adierazgarria da, alzheimerra garunaren intsulinarekiko erresistentzian oinarritzen baita.

Ikerketa honen emaitzak, eta ikertu den emakume taldea guztiz adierazgarria ez bada ere, ikertzaile taldeak, ikerketa honek bide berri bat zabaldu duela adierazi du, eta bide hori ikertzen jarraitzeko asmoa adierazi dute.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Nahia Alkorta Elezgarai

Jendarte "aurreratuan" bizi garen aitzakian, gure izatea lapurtzen digute industriaren poltsikoen mesedetan. Bazenekien ugaztun garela? Gure haurrak ugaztun direla? Gure boterea berreskura dezagun: bihotzetik bularrera doan heziera, atxikimendua, edoskitzea eta maitasuna. https://sabeletikmundura.eus

Azken bidalketak

  • 11 esperientzia eta gehiago
  • Ez ukitu!
  • Jolasa baina askoz gehiago
  • Gurasoz guraso, Siriaraino.
  • Non gaude eta nora goaz?

Iruzkin berriak

  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Rafa(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Purerik eta ahirik gabeko elikadura bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Aitatasuna
  • Amatasuna
  • Atxikimendua
  • Berriak
  • Edoskitze artifiziala
  • Edoskitze naturala
  • Elikadura
  • Emozioak
  • Ikastola
  • Ikerketak
  • Ohea partekatzea
  • Sailkatugabeak
  • Soinean eramatea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA