Umea, kume
Hasiera » Amatasuna » 50 litro amaren esne
Abu09 0

50 litro amaren esne

Atalak: Amatasuna, Edoskitze naturala

Irudikatu 50 litro har ditzaken ontzia. Handia ezta? Bete ontzi hori amaren esnez.

Huelvan ama batek 50 litro esne ditu izozturik eta behar duten haurtxoei eskaintzen ari da. Bere haurra, haurdunaldiko 26. astean jaio zen (haurdunaldi normalak 37-42 aste irauten du), eta 3 hilabetez ingresaturik egon ostean, haurtxoa hil egin da. Amak hiru hilabete horietan, bere esnea atera du ia etengabe, haurtxoari bere onena eman asmoz. Tamalez, bere haurrak ezin izango du esne hori hartu.

Esne hori, 30 asterekin jaio ziren hiruki batzuentzat izan behar zen, baina serologia baten bidez jakin dute, esne hori goizegi jaio diren haurrentzat egokia ez dela dagoen moduan. Goizegi jaiotakoentzat esnea pasteurizatzea beharrezkoa izango litzateke, eta hori Esne Bankua dagoen Granadako ospitalean soilik egin dezakete. Esnea bertara eramaten saiatu badira ere, ez diete onartu, gehienez hilabete izozturik egon den esnea onartzen dutelako.

Horregatik, ama honek, bere esnea 9 hilabeteko haurdunaldi ostean jaio den haurrei eskaini nahi die. Bularra eman ezin izan duen, nahiko esne gorderik izan ez eta lanean hasi behar duen amari edo bestelako arrazoi bategatik esne hori behar duenari.

Miresgarria ama honen indarra. Haurra galduta ere, bere esnea beste haurrei eskaintzeko borrokan dabilena, batetik bestera bere esnea eskaintzen ari dena. Miresgarria eta hunkigarria. Esne horrek bide ona hartu eta behar duen haurtxoren bat elika dezala.

EGUNERAKETA:

Esneak topatu du toki egokia eta biki batzuen elikagai izango da euren ama lanera itzultzean.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Nahia Alkorta Elezgarai

Jendarte "aurreratuan" bizi garen aitzakian, gure izatea lapurtzen digute industriaren poltsikoen mesedetan. Bazenekien ugaztun garela? Gure haurrak ugaztun direla? Gure boterea berreskura dezagun: bihotzetik bularrera doan heziera, atxikimendua, edoskitzea eta maitasuna. https://sabeletikmundura.eus

Azken bidalketak

  • 11 esperientzia eta gehiago
  • Ez ukitu!
  • Jolasa baina askoz gehiago
  • Gurasoz guraso, Siriaraino.
  • Non gaude eta nora goaz?

Iruzkin berriak

  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Rafa(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Purerik eta ahirik gabeko elikadura bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Aitatasuna
  • Amatasuna
  • Atxikimendua
  • Berriak
  • Edoskitze artifiziala
  • Edoskitze naturala
  • Elikadura
  • Emozioak
  • Ikastola
  • Ikerketak
  • Ohea partekatzea
  • Sailkatugabeak
  • Soinean eramatea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA