Neguan ezin da bularra eman
Askok entzun behar izaten dugu neguan ezin dela bularra eman. Titia izoztu eta gripea harrapatuko duzulako, esnea izoztuko zaizulako, edo haurra izoztuko delako zure bularrean dagoenean. Edozein da aitzakia, edo ezjakintasuna, amei beldurrak sartzeko.
Gaur, bularra hartzen dagoen haurtxo bat eta haren amaren bularraren irudi termikoa dakart.
Eta bide batez, esnea izoztuko zitzaidala esan zidanari besarkada estu-estu bat hemendik.
Zenbat aldiz entzun ote dudan nik ere bularra hoztuz gero mastitisa harrapatuko nuela…