Indarkeria obstetrikoa
Emakumeen aurkako indarkeriaren egunean ezin gai honetaz idatzi gabe egon. Indarkeria obstetrikoa zoritxarrez errealitate oso zabaldua da, hedatua, onartua eta ezkutatua.
Indarkeria obstetrikoa da haurdunaldian, erditzean edo erditze ostean jasaten den tratu mota bati ematen zaion izena. Infantilizazioa, norberaren erabakiak ez entzun eta ez onartzea, gainjartzea, baimenik gabeko taktu baginalak, baimenik gabeko esku hartze medikuak, mehatxuak, anulazioa, humillazioa… eta baita tratu txar fisikoa ere. Heltzea, Kristtler maniobra, Hamilton maniobra…
Haurdun dagoen edo erditzera doan emakumeak beste emakume guztien eskubideak ditu. Bere eta haurraren osasunaren inguruko erabakiak hartzeko gaitasuna duen bakarra da (legeak hala aitortzen duelako) eta ez da ezjakin edo tuntuntzat hartu behar. Debekaturiko edo ez gomendaturiko maniobrak egiten dituzten emagin, ginekologoak… legea hausten ari dira.
Venezuelan indarkeria obstetrikoa emakumearen aurkako indarkeriatzat tipifikatua dago. Hemen noiz?
Hona hemen horrekin lotutako beste artikulu bat.
Gaztelaniaz dago, vaina merezi du
http://www.elcaminorubi.com/el-blog/340-soy-una-mujer%2C-el-dolor-es-mi-origen-y-destino-o-eso-dice-mi-gine.html
eskerrik asko konpartitzearren.
Mila esker Ainhoa.
Oso interesgarria!
Nahia