Umea, kume
Hasiera » Aitatasuna » Edoskitzearen zentsura
Urt23 0

Edoskitzearen zentsura

Atalak: Aitatasuna, Amatasuna, Edoskitze naturala

1540379_10202285846961179_796278508_oEz dira gutxi Facebook sare sozialak zentsura aplikatu eta kontuak blokeatzeko erabiltzen dituen arrazoiak. Haurra jaio ostean gaixotasun batengatik galdu zuen familiak jasan zuen zentsura bolo-bolo ibili da sareetan (hemen), tarteka-tarteka edoskitzen ari den ama baten argazkiagatik (pornografia arauak hausten dituenaren aitzakian), orrialde edo profilen bat blokeatzen dela jakiten dugu. Orain gauza bera gertatu da.

Hau da zentsuratu ostean, Nohemí Hervadak, Facebook sare sozialerako sortu zuen argazkiaren bertsioa. Baina ez zen eman zen urrats bakarra izan. Zentsura kasu honek sarea piztu du. #revolucionblanca traolarekin asko dira ama-haurrak edoskitzen agertzen diren argazkiak sareetan zabaltzen ari direnak. Asko dira, edoskitzeak pornografiarekin harremanik ez duela adierazten duten ahotsak. Asko, zentsuraz nazkatu direnak.

Baina bitxia ez da soilik Facebooken zentsura… bitxia da, argazki hauetariko asko “salatuak” izan direla. Hau da, norbaitek argazkia ikusi eta begirada lizunarekin aztertu eta salatu dituen jendeak eragin duela zentsura hau (beste argazki batzuk, Facebooken argazkiak aztertzeko sistemek automatikoki detektatzen dituzte). Eta nor da arazoa duena? Bere haurra edoskitzen dagoen argazkia sare sozialetan partekatzen duena? Ala… haur bat amaren bularretik elikatzen ari dela ikustean pornografia iruditzen zaiona?

Hau nire ekarpena #revolucionblanca ekimenari .

IMG_0522

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Nahia Alkorta Elezgarai

Jendarte "aurreratuan" bizi garen aitzakian, gure izatea lapurtzen digute industriaren poltsikoen mesedetan. Bazenekien ugaztun garela? Gure haurrak ugaztun direla? Gure boterea berreskura dezagun: bihotzetik bularrera doan heziera, atxikimendua, edoskitzea eta maitasuna. https://sabeletikmundura.eus

Azken bidalketak

  • 11 esperientzia eta gehiago
  • Ez ukitu!
  • Jolasa baina askoz gehiago
  • Gurasoz guraso, Siriaraino.
  • Non gaude eta nora goaz?

Iruzkin berriak

  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Rafa(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Purerik eta ahirik gabeko elikadura bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Aitatasuna
  • Amatasuna
  • Atxikimendua
  • Berriak
  • Edoskitze artifiziala
  • Edoskitze naturala
  • Elikadura
  • Emozioak
  • Ikastola
  • Ikerketak
  • Ohea partekatzea
  • Sailkatugabeak
  • Soinean eramatea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA