Finlandia eredu.
Beste zenbait eremutan bezala, Finlandia haurtxoen babesean ere eredugarria da. Adibide adierazgarri bat soilik aipatuko dut: jaioberri guztiak aukera berdinekin jaio daitezen, Finlandiako Gobernuak, haurdun dauden emakume guztiei kaxa bat ematen die duela 30urtetik.
Kartoizko kaxa bat da, haurtxoarentzat erabilgarri diren produktuz betea: arropa, pardelak, jostailuak, izarak… baina badu beste berezitasun bat ere. Kaxa bera. Kaxa bera sehaska bezala erabiltzeko koltxoi batekin dator, eta Finlandian haurtxo askok lehen hilabeteak kartoizko kaxa horretan igarotzen dituzte (ohea partekatzea edo ohiko sehaskak hautatzen ez dituztenen artean).
Kaxa honetan, gainera, oihalezko pardelak -berrerabilgarriak- oparitzen dira, natura babestu eta gurasoek aukera hori ere proba dezaten. Horretaz gain, edoskitze naturala babesteko biberoiak aspaldi kendu zituzten kaxatik.
Gainera, kaxa oso polita da.
Aurtengo produktuak hemen ikus daitezke: Sehaska-kaxa.
Guri babero bat eman ziguten bakarrik, eta Kutxa-koek gainera! Eta, surrealista badirudi ere, beraien banketxean haurrarentzat kontu bat irekitzen bagenuen, toaillak opari! Ez zitzaidan batere gustatu, gure intimitatean muturra sartzen zutela iruditu zitzaidan eta ospitale publiko batetan horrelakoak ez lirateke onartu behar…