Amen esnea minbizia duten gaixoentzat.
Amen esneak haurtxoentzat dituen onura batzuk aipatu ditut orain arte (ezin denak zerrendatu asko eta asko dira eta). Baina amen esnea ez da soilik ona haurtxoentzat. Bestelako kasuetan ere erabiltzen hasiak dira zenbait tokitan. Adibidez, minbizia duten gaixoentzat.
AEB eta Finlandia bezalako herrialdeetako ospitale onkologikoetan, amaren esnea biltzeko bankuak geroz eta ugariagoak dira. Guregandik gertu, Bartzelonan ere erabiltzen da. Minbizia duten gaixoei ematen hasi dira, batetik, tratamenduek eragiten dituzten kalteak gutxitzeko eta bestetik, minbiziaren aurka zuzenean borrokatzeko.
Sistema inmunologikoa indartzen laguntzen du eta gai da minbizia mota batzuen aurka eraso eraginkorrak egiteko ere.
Eta hau nahikoa ez bada, esnea besterik ez da… hortaz, kalterik egingo ez dizun zerbait… zergatik ez probatu?
Kaixo Nahia,
Asko interesatzen zait gai hau. Nire aitak urdaileko minbizia izan zuen 2011n, eta irakurria nuenez amaren esneak zelula kantzerigenoak hiltzeko gaitasuna duela, saiatu nintzen esnea atera eta aitari ematen, baina ez nuen informazio sendorik aurkitzen gai honi buruz, eta aita ez zegoen oso konbentzituta, pare bat aldiz baino ez zuen edan nire esnea, oso gaizki zegoenean. Zorionez, sendatu zen. Aipatzen dituzun datu horiei buruzko informazio gehiago eskatu nahi nizuke, bereziki ospitaleetan esne-bankuak helburu horretarako erabiltzeari buruzkoa. 2012an Esnearen Ligak Donostian antolatu zuen nazioarteko sinposiumean minbiziaren adituei galdetu nien ea ikerketarik bazegoen honi buruz, eta erantzun zidaten oraingoz ezetz, kasu anekdotiko batzuk baino ez zeudela eta ez zegoela ezer frogatuta. Horregatik harritu naiz zure artikulua irakurtzean, horrenbeste aurreratu da kontua hain denbora gutxian? Asko pozten naiz, konbentzituta nago amaren esnea ikertzen jarraitzen badute, sendabide asko etorriko direla hortik. Zelula amak eta guzti dauzka eta!
Eskerrik asko,
Lide
Kaixo Lide,
Une honetan kanpoan nago baina itzultzean bidaliko dizut informazioa emailera. Badira ikerketak, eta badira amaren esnea tratamendutzat jartzen duten ospitalak ere (guregandik gertu Bartzelonan adibidez). Estatu Batuetan ere geroz eta zabalduago dago eta ikerketak badira, eta are gehiago, asko ari dira egiten. Esandakoa, emailera bidaliko dizut pare bat astr barru. Mila esker parte hartzeagatik.
Kaixo Nahia,
Bere bigarren umea edoskitzen ari den ama naiz. Nire aitak ere giltzurrun minbizia dauka eta ospitaletik atera zenetik, orain dela bi aste, egunero eramaten diot esnea. Eskertuko nizuke informazio gehiago bidaliko bazenidan, batez ere Bartzelonari buruzkoa dena.
Besarkada bat eta esker mila!
Edna
Kaixo Edna,
Kanpoan naiz oraindik, baina itzultzean zuri ere bidaliko dizut. Dena den, sarean bada informazio dexente. Orain zure esnea hartzen ari bada, ziurrenik azkarrago indartuko da eta beste tratamenduen ondorioak arinagoak izango dira.
Esandakoa, itzultzean bidaliko dizut.
Mila esker blogari tarte bat eskaintzeagatik.
Animoak bidali nahi dizkizut, Edna, gure aita onik atera zen eta espero dut zuena ere lehenbailehen sendatuko dela. Oso gogorra da, baina seguru zure esneak lagundu egingo diola aurrera egiten, animo eta besarkada bat!
Lide