Finlandia eredu.
Beste zenbait eremutan bezala, Finlandia haurtxoen babesean ere eredugarria da. Adibide adierazgarri bat soilik aipatuko dut: jaioberri guztiak aukera berdinekin jaio daitezen, Finlandiako Gobernuak, haurdun dauden emakume guztiei kaxa bat ematen die duela 30urtetik. Kartoizko kaxa bat da, haurtxoarentzat erabilgarri diren produktuz betea: arropa, pardelak, jostailuak, izarak… baina badu beste berezitasun bat ere. Kaxa bera. Kaxa bera sehaska bezala erabiltzeko koltxoi batekin dator, eta...
Read MoreAtxikimenduzko hazierari kritikak
Gehiengoak haurrak hezteko duen modua ez den beste batean gauzak egiten badituzu, kritika asko entzun beharko dituzu (eta batia astakeria asko ere). Hemen, egunerokoan, edo nahiko maiz entzun ditzakezun (eta guri esan dizkiguten) gutxi batzuk besterik ez dituzu topatuko. Horrelakoei aurre egiteko gomendiorik onena: inori ez kasurik egitea. Zuk (edo zuek) sentitzen duzuena egin, eta funtzionatzen badu, horrekin jarraitzea. Eta gogoko ez duenari, musu bat bidali, maitasunak hitz itsusiek baina...
Read MoreHaurra negarrez dagoenean, bakarrik utzi?
Bitxia egiten zait heldu bat negarrez ikustean ingurukoek babesa eman eta lasaitzen saiatzen igarotzen duten denbora eta hartzen duten ardura ikusi ondoren, euren haurrak negarrez egon eta jaramonik egiten ez dien gurasoen aurrean egotea. Bitxia eta gogorra, oso gogorra. Haurrek, eta batez ere, txikienek, ez dute kapritxoz negar egiten. Behar bat dutelako egiten dute negar, eta behar hori komunikatzeko bidea negarra dutelako. Normalean gosea, egarria, hotza, beroa, pardel zikina, gosea,...
Read MoreSoinean eramango zaitut biongatik
Azken hamarkadetan gure inguruan gutxi ikusi izan diren arren, geroz eta gehiago gara haurra soinean eramaten dugun gurasoak. Haurtxoa (edo koskorragoak) soinean eramateak onurak dakartza bai haurtxoarentzat zein eramaten duenarentzat ere, eta batez ere, goxo-goxo joateko aukera paregabea da. Haurra soinean eramateko mota desberdineko motxilak, zapiak… topa ditzakegu gaur egun, eta norberak egokien datorkiona aukeratu behar du (emango dion erabileraren arabera, eroso sentitzen duen...
Read MoreAitak edo/eta bikoteak edoskitzean zutabe
Edoskitze naturalean, fisikoki bularra eman dezakena soilik ama bada ere, oso garrantzitsua da aitaren papera ere. Sarri aitek, haurtxoaren lehen hilabeteak, edo bi urteak, lekuz kanpo baleude bezala sentitzen dituzte, sortu den bikote berritik (ama-haurra) kanpo. Haurtxoak bikotea familian bilakatuko du, eta familia sortu berrian bakoitzak toki berria bilatu beharko du. Azken belaunaldietan haurren zainketa eta heziketa amaren esku egon da eta aita sarri urruneko izan da lehen urteetan. Hori,...
Read More
Iruzkin berriak