11 esperientzia eta gehiago
Beti izan dut hezkuntzaren inguruko kezka, gehiago ama bihurtu eta eskolaratzeko erabakia gerturatzen hasi zenean. Hezkuntza sistemaren barnean eta kanpoan Euskal Herrian zein munduan dauden korronteak ezagutzea gustatzen zait, eta gehienei gogoko dudan ezaugarriren bat topatzen saiatzea. Baina ez nuen gure bizitzeko eta pentsatzeko era erabat asetzen zuenik erraz aurkitu. Kasualitatez, kasualitateak existitzen badira, topatu genuen nire ametsetatik nahiko hurbil zegoen bat. Publikoa,...
Read MoreEz ukitu!
Guraso gisa etxean dugun kezka nagusietako bat da gure haurrek, semeek, norberaren gorputzean norberak erabakitzen duela argi izatea da. Helburu horrekin, txikitatik eskatu diegu baimena ukitzerakoan eta orain, zaharrenarekin lortu dugula ikusten ari gara. Txiki txikia zenetik, baimenik gabe ukitu dutenean eta deseroso sentitu dugunean ez ukitzeko eskatu diegu ezagun zein ezezagunei. Antza, kalean zoazela edonork baitu haurrak ukitzeko eskubidea… Soinean eramaten ditugunez, ez dira gutxi...
Read MoreJolasa baina askoz gehiago
Jolasa da mundua ezagutzeko eta munduko arauak ezagutzeko modu errespetuzko eta eraginkorrenetako bat. Jolasa da haurrek behar-beharrezkoa dutena garapen egokia egon dadin… Jolasa, helduok gehiagotan egitea komeni zaigun ekintza. Itzali pantailak (tira, itxaron sarrera hau irakurtzeaz amaitu arte 😉 ) eta kendu zapatak, arropa erosoa jantzi eta eseri lurrean. Noiz egin zenuen azkenekoz? Jolas manipulatiboaren bidez askoz errazago ulertuko ditugu kontzeptu konplexuak, plazeraren bidez...
Read MoreIrudi ez eredugarriak azken aldian
Sentimendu gazi-gozoz bizitzen ari naiz azken aldian ikusten ari naizen mugimendu bat. Geroz eta gehiago dira haurra soinean eramaten duten gurasoak, aiton-amonak, izeba-osabak, hezitzaileak… Baina kasurik gehienetan ez oso egoki. Kontaktuaren garrantzia eta eskuak libre izatearen efektua iritsi da publizitatera eta aldizkarietara. Eta tamalez, haur horiek ez doaz ondo. Lehenengo irudian fularra ez dago ondo jarrita, bigarrenean haurra motxila ez ergonomiko batean eta kanporantz begira...
Read MoreBazen bitan… betiko ipuinei ikuspegi berria
“Bazen bitan” edo “Érase dos veces” ipuin sortaz idaztera nator gaur. Euskaraz argitaratu berri dira betiko ipuinak genero mandatuetatik eta rol sexistetatik urrunduz berridatzi diren ipuinak. Oraingoan: Loti Ederra, Hansel eta Gretel eta Sirenatxoa. Verkami bidez egindako diru bilketaren emaitza dira ipuinak eta hasiera batean gaztelera eta katalanez soilik argitaratzeko asmoa bazuten ere, euskaraz ere irakurtzeko aukera dugu. “Loti Ederra, ez da horren ederra,...
Read MoreHaurra, lana, etxea… bizitza espazio berean
2 urte uztailean bete zituen semea dugu, eta kalean topatzen duen orok “zer moduz ikastolan?” galdetzen dio. Eta hortxe koska eta aurpegi arraroak “ez da ikastolara joaten, ez du eta ez dugu behar” erantzuten dugunean. Zergatik? Ez dugulako uste 2 urteko haur batek ikastola, haurreskola edo dena delakoa BEHAR duenik, eta guk ez dugulako bera uzteko toki bat behar. Eta orduan etortzen da bigarren galdera. Eta nola moldatzen zara? (Normalean galdera hori niri begira egiten...
Read MoreEmakumea galtzaile
Azken aldian bero-bero dabiltza blogak eta sare sozialak gurasotasunaren inguruan dauden lanbide desberdinen inguruko polemikekin. Urte batzuk dituzten polemikak batetik, bularra/biberoia, haurraren negarra, haurraren loa, ama ona/txarrarena… eta baita berriagoak ere. Eztabaida berrien artean, bi batez ere puri-purian: batetik doulen inguruan eta bestetik beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituztenen inguruan. Nondik datozen ulertzeko historia apur bat: Aintzinako Grezian doulak emakumearen...
Read MoreUrrun egina… eta gu bagina?
Erabat murgildurik nago haurren munduan, haurtxoen munduan. Azken aldian, Txinan jatorria duten motxila ergonomikoak saltzeko eskaintzak jaso ditut, handik datozen pardelen inguruko zalantzak, handik datozen jostailuen inguruko zalantzak… Eta kezkatzen nau. Ez dira gutxi geroz eta urrunagotik datozen produktuak. Mundu globalizatua aitzaki, prezio merkean lortu nahi dugu guztia, benetan zertan ari garen gehiegi pentsatu gabe. Are gehiago, izan ditzaken ondorioez hausnartu gabe…...
Read MoreHaurrarekin kateaturik
Atzo egun berezia bizi izan genuen askok. Eskuz esku irribarreak, itxaropena eta ilusioa igaro ziren 123km-tan barna. Baina askok, eskuz eskutxora egin genuen bidea. Haur asko ikusi nituen katean, oraina eta etorkizunaren pisua beraien eskuetan. Eta katea burutzea gurasoen, izeba-osaben, aiton-amonen eta gertuko guztien esku. Ez da erraza katean, ordu erdiz (eta aurrez toki berean bi ordu gehiagoz) egotea. Bi urte betetzera doan haurrarekin egin genuen gure metroa. Tarteka hori bai. Eguzkia...
Read MoreSoinean, baina egoki.
Gaur munduan zehar ekimen desberdinak egingo dira haurra Soinean Segurtasunez Eramatearen alde… Hemen aletxo bat: Azken hamarkadetan gure inguruan gutxi ikusi izan diren arren, geroz eta gehiago gara haurra soinean eramaten dugun gurasoak. Haurtxoa (edo koskorragoak) soinean eramateak onurak dakartza bai haurtxoarentzat zein eramaten duenarentzat ere, eta batez ere, goxo-goxo joateko aukera paregabea da.. Hemen gomendio orokor batzuk: – Ergonomikoak diren motxilak edo zapiak...
Read More
Iruzkin berriak