Jolasa baina askoz gehiago
Jolasa da mundua ezagutzeko eta munduko arauak ezagutzeko modu errespetuzko eta eraginkorrenetako bat. Jolasa da haurrek behar-beharrezkoa dutena garapen egokia egon dadin… Jolasa, helduok gehiagotan egitea komeni zaigun ekintza. Itzali pantailak (tira, itxaron sarrera hau irakurtzeaz amaitu arte 😉 ) eta kendu zapatak, arropa erosoa jantzi eta eseri lurrean. Noiz egin zenuen azkenekoz? Jolas manipulatiboaren bidez askoz errazago ulertuko ditugu kontzeptu konplexuak, plazeraren bidez...
Read MoreIrudi ez eredugarriak azken aldian
Sentimendu gazi-gozoz bizitzen ari naiz azken aldian ikusten ari naizen mugimendu bat. Geroz eta gehiago dira haurra soinean eramaten duten gurasoak, aiton-amonak, izeba-osabak, hezitzaileak… Baina kasurik gehienetan ez oso egoki. Kontaktuaren garrantzia eta eskuak libre izatearen efektua iritsi da publizitatera eta aldizkarietara. Eta tamalez, haur horiek ez doaz ondo. Lehenengo irudian fularra ez dago ondo jarrita, bigarrenean haurra motxila ez ergonomiko batean eta kanporantz begira...
Read MoreHaurra, lana, etxea… bizitza espazio berean
2 urte uztailean bete zituen semea dugu, eta kalean topatzen duen orok “zer moduz ikastolan?” galdetzen dio. Eta hortxe koska eta aurpegi arraroak “ez da ikastolara joaten, ez du eta ez dugu behar” erantzuten dugunean. Zergatik? Ez dugulako uste 2 urteko haur batek ikastola, haurreskola edo dena delakoa BEHAR duenik, eta guk ez dugulako bera uzteko toki bat behar. Eta orduan etortzen da bigarren galdera. Eta nola moldatzen zara? (Normalean galdera hori niri begira egiten...
Read MoreSoinean, baina egoki.
Gaur munduan zehar ekimen desberdinak egingo dira haurra Soinean Segurtasunez Eramatearen alde… Hemen aletxo bat: Azken hamarkadetan gure inguruan gutxi ikusi izan diren arren, geroz eta gehiago gara haurra soinean eramaten dugun gurasoak. Haurtxoa (edo koskorragoak) soinean eramateak onurak dakartza bai haurtxoarentzat zein eramaten duenarentzat ere, eta batez ere, goxo-goxo joateko aukera paregabea da.. Hemen gomendio orokor batzuk: – Ergonomikoak diren motxilak edo zapiak...
Read MoreGuraso izaten ikasten?
Orain aste batzuk haurdun dagoen ama batek esaten zidan bere ustez guraso izaten ez dela ikasten. Barnean dugun zerbait omen da, eta txikitan gurasoengandik jasotakoa errepikatzen dugula gure haurrekin. Nik ez dut iritzi bera, nik ez dut nire gurasoek ni hezteko erabili zuten era bera… eta bai, nik guraso izaten ikasi egiten dela uste dut. Zergatik? Bizitzako beste milioika gauzak bezalakoa delako, eginaz ikasten da. Izan ditzakezu oinarrizko ideia batzuk, baina guraso izaten, haurrak...
Read MoreElkarrekin hazten, elkarrekin jolasten.
Guraso izatea erabaki genuenean hasi ginen gure hezteko eraren inguruko erabakiak hartzen. Berehala topatu genuen guretzat egokiena zen bidea. Haurraren erritmoa errespetatu eta ahalik eta erarik kontzienteenean urratsak ematen joatea iruditu zitzaigun guretzat egokiena. Ez genuen, guk haur bat izateagatik, aiton-amonak, izeba-osabak edo beste inor konprometitu nahi, eta ahal genuen neurrian haurraren ardura guztia guregain hartzea erabaki genuen. Atxikimendua, haurraren garapen globalak eta...
Read MoreTas tas ipurdian emango dizut, eh!
Haur batek bihurrikeriaren bat egin edo helduon munduan gaizki ikusia dagoen zerbait egiten duenean, sarri inguruan dagoen heldu batek “tas tas ipurdian emango dizut, eh” edo antzeko perlaren bat esaten du. Gainera, ez du zertan haur horren gurasoak edo ardura duen helduak esan, inguruko edonork uste du haurrari edozer esateko eskubidea duela. Jaun-andereok, “Tas tas ipurdian emango dizut, eh!” mehatxu bat da, eta arren ez erabili indarrik edo eraginik ez balu bezala....
Read MoreAtxikimenduzko hazierari kritikak
Gehiengoak haurrak hezteko duen modua ez den beste batean gauzak egiten badituzu, kritika asko entzun beharko dituzu (eta batia astakeria asko ere). Hemen, egunerokoan, edo nahiko maiz entzun ditzakezun (eta guri esan dizkiguten) gutxi batzuk besterik ez dituzu topatuko. Horrelakoei aurre egiteko gomendiorik onena: inori ez kasurik egitea. Zuk (edo zuek) sentitzen duzuena egin, eta funtzionatzen badu, horrekin jarraitzea. Eta gogoko ez duenari, musu bat bidali, maitasunak hitz itsusiek baina...
Read MoreOhea partekatzearen onurak
Azken urteetan geroz eta gehiago dira ohea partekatzearen onurak azpimarratzen dituzten ikerketa eta erakundeak. Baieztatu diren onuren artean honakoak topa ditzakegu: bat-bateko heriotz tasak gutxitzen ditu, edoskitze naturala errazten du, arnas erritmoa hobetzen du eta haurraren garapen psikologikoan eragin oso positiboa du. Rosa Jové psikologoaren arabera, munduko haurren %87ak egunero egiten du lo heldu bat edo gehiagoren alboan ( Japonen %97ak, Suedia, Danimarka eta Norbegian %92ak eta...
Read MoreSoinean eramango zaitut biongatik
Azken hamarkadetan gure inguruan gutxi ikusi izan diren arren, geroz eta gehiago gara haurra soinean eramaten dugun gurasoak. Haurtxoa (edo koskorragoak) soinean eramateak onurak dakartza bai haurtxoarentzat zein eramaten duenarentzat ere, eta batez ere, goxo-goxo joateko aukera paregabea da. Haurra soinean eramateko mota desberdineko motxilak, zapiak… topa ditzakegu gaur egun, eta norberak egokien datorkiona aukeratu behar du (emango dion erabileraren arabera, eroso sentitzen duen...
Read More
Iruzkin berriak