Aitak edo/eta bikoteak edoskitzean zutabe
Edoskitze naturalean, fisikoki bularra eman dezakena soilik ama bada ere, oso garrantzitsua da aitaren papera ere. Sarri aitek, haurtxoaren lehen hilabeteak, edo bi urteak, lekuz kanpo baleude bezala sentitzen dituzte, sortu den bikote berritik (ama-haurra) kanpo. Haurtxoak bikotea familian bilakatuko du, eta familia sortu berrian bakoitzak toki berria bilatu beharko du. Azken belaunaldietan haurren zainketa eta heziketa amaren esku egon da eta aita sarri urruneko izan da lehen urteetan. Hori,...
Read MoreLo, txikia, lo. Elkarrekin?
Badirudi geroz eta gizarte “aurreratuagoa” izan, geroz eta urrunago izan behar ditugula gure haurrak. Hemen ere, ugaztun izaera albo batera utzi nahia agerian geratzen da. Akaso ikusi al duzu inoiz bere kumeak urrun lotan uzten dituen ugaztunik? Kumeak basoaren ertz batean lo utzi eta handik 20-30 metrora lo egitera joaten denik? Pentsaezina litzateke naturan. Pentsaezina eta oso arriskutsua. Gure kumeak ez dira gai euren burua defendatzeko, eta berehala edozein animali goseturen afari...
Read MoreBiberoia emateko gomendioak
Edoskitze artifiziala edo mistoa erabiltzea erabakitzen denean, edo derrigorrezkoa denean, bularra emateak dituen onura guztiak ez dira derrigorrez galduko. Horretarako nahikoa da esnea eta hartzeko modua aldatuko den arren, edoskitze naturalaren oinarriak kontuan izatea. – Besoetan harturik ematea. Biberoia emateko haurra beti besoetan hartuz, bularra hartzen duenean jasotzen duen kontaktu fisikoa jasoko du haurrak. Biberoia ematen dionaren taupak sentituko ditu, eta bularra hartzen...
Read MoreHaurra jaio da. Edoskitze garaia.
Haur jaioberriek esnea dute elikagai, eta osasun arazo larriren batek edo ama ez egoteak, benetan oztopatzen ez badu, amaren esnea izan behar da haurtxoaren elikagaia. Hori da naturala, hori da haurtxo horrentzat espresuki sortu den esnea. Bere beharren arabera egokitzeko ahalmena duena eta haurraren zein amaren osasunarentzat hoberena. Hori da normala, hori da naturala. Hori da naturak egin digun oparia. Gu geu gara gure haurrak sortu eta elikatzeko gai; ez dugu asmakizun eta industrien...
Read More
Iruzkin berriak