Umea, kume
Hasiera » Edoskitze naturala
Ira25 1

Neguan ezin da bularra eman

Posted in Edoskitze naturala

Askok entzun behar izaten dugu neguan ezin dela bularra eman. Titia izoztu eta gripea harrapatuko duzulako, esnea izoztuko zaizulako, edo haurra izoztuko delako zure bularrean dagoenean. Edozein da aitzakia, edo ezjakintasuna, amei beldurrak sartzeko. Gaur, bularra hartzen dagoen haurtxo bat eta haren amaren bularraren irudi termikoa dakart. Eta bide batez, esnea izoztuko zitzaidala esan zidanari besarkada estu-estu bat...

Read More
Ira19 0

Australiako iragarkia

Posted in Edoskitze naturala, Elikadura

Australian Breastfeeding Association Zuk, hor bazkalduko zenuke?

Read More
Ira17 0

Texas, 1995.

Posted in Edoskitze naturala

Gaur Amerikako Estatu Batuetara egingo dut salto, Texasera. Eta denboran ere, salto egingo dut. 1995era hain zuzen. Zergatik? Zoritxarrez, oraindik gutxi baitira edonon bularra ematea babesten duten legeak, baina bai, 1995ean Texas Estatuan bat ezarri zuten. Lege horren arabera, emakumezkoak egotea baimenduta dagoen edozein lekutan bularra emateko eskubidea dago. Hau da, emakumezko bat egon daiteken tokian, bere haurtxoa ere egon daiteke eta bularra har dezake. Baina zergatik egin dut salto...

Read More
Ira10 0

Gizonek ere bularra eman dezakete

Posted in Aitatasuna, Edoskitze naturala

Harrigarria badirudi ere, gizonezkoek ere bularra eman dezakete, nahiz eta emakumeak sortzeko gai garena baina kopuru gutxiago izan, osagarritzat erabil daiteke adibidez. Hau, gizonezko eta emakumezkoen esnea sortzeko guruin berdina dugulako gertatzen da. Ohikoa ez den arren, arrazoi desberdinengatik gertatzen da gizonezkoek esnea sortzea. Batetik, prolaktiloma izena duen tumorea izateagatik eman daiteke. Tumore horrek, prolaktina areagotu eta esnea sorrarazten du. Bestetik, sendagai zenbait,...

Read More
Abu20 0

Brasilgo esnearen oharra

Posted in Edoskitze naturala, Elikadura

  Brasilen, behi esneari ohar garrantzitsua gehitu diote, haurtxoek hartu behar ez dutela adieraziz eta amaren esneak alergietatik babesten duela adieraziz. Beste herrialdeek ere jarraitu beharreko eredua...

Read More
Abu16 1

Finlandia eredu.

Posted in Aitatasuna, Amatasuna, Edoskitze naturala, Ohea partekatzea

Beste zenbait eremutan bezala, Finlandia haurtxoen babesean ere eredugarria da. Adibide adierazgarri bat soilik aipatuko dut: jaioberri guztiak aukera berdinekin jaio daitezen, Finlandiako Gobernuak, haurdun dauden emakume guztiei kaxa bat ematen die duela 30urtetik. Kartoizko kaxa bat da, haurtxoarentzat erabilgarri diren produktuz betea: arropa, pardelak, jostailuak, izarak… baina badu beste berezitasun bat ere. Kaxa bera. Kaxa bera sehaska bezala erabiltzeko koltxoi batekin dator, eta...

Read More
Abu13 0

Alzheimerra izateko arriskua gutxitzeko bidea

Posted in Berriak, Edoskitze naturala, Ikerketak

Journal of Alzheimer’s Disease aldizkarian Cambridge Unibertsitateko ikerlari batzuek adierazi dutenez, bularra eman duten emakumeek alzheimerra izateko arrisku gutxiago izan dezakete. Gainera, adierazi dutenez, edoskitze aldi luzeagoak izan dituztenek, arriskua  gutxitzen dute. Molly Fox doktoreak adierazi du, alzheimerra munduan hedatuen dagoen gaixotasun kognitboa dela, 35,6 milioi pertsonek baitute. Gainera, etorkizun hurbilean, kopurua asko handituko dela uste da. Hori dela eta,...

Read More
Abu09 0

50 litro amaren esne

Posted in Amatasuna, Edoskitze naturala

Irudikatu 50 litro har ditzaken ontzia. Handia ezta? Bete ontzi hori amaren esnez. Huelvan ama batek 50 litro esne ditu izozturik eta behar duten haurtxoei eskaintzen ari da. Bere haurra, haurdunaldiko 26. astean jaio zen (haurdunaldi normalak 37-42 aste irauten du), eta 3 hilabetez ingresaturik egon ostean, haurtxoa hil egin da. Amak hiru hilabete horietan, bere esnea atera du ia etengabe, haurtxoari bere onena eman asmoz. Tamalez, bere haurrak ezin izango du esne hori hartu. Esne hori, 30...

Read More
Abu05 0

Amagandiko edoskitzearen mundu mailako astea

Posted in Amatasuna, Edoskitze naturala

  Abuztuaren 1 eta 7 bitartean, mundu mailako amagandiko edoskitzearen astea ospatzen ari gara. Aste honetarako leku eta elkarte desberdinek ekintza asko antolatzen dituzte. Baina nondik dator eta zein helburu ditu aste honek? 1992 urteaz geroztik ospatzen da, eta jatorrian Osasunaren Mundu Erakundeak eta UNICEFek antolatzen bazuten ere, gaur egun, mugimendu sozialtzat ere hartzen dute zenbaitek. 120 herrialde inguruk orain ospatzen badute ere, abuztua izanik, Europan, badira urte batzuk...

Read More
Uzt31 0

Atxikimenduzko hazierari kritikak

Posted in Aitatasuna, Amatasuna, Atxikimendua, Edoskitze naturala, Ohea partekatzea, Soinean eramatea

Gehiengoak haurrak hezteko duen modua ez den beste batean gauzak egiten badituzu, kritika asko entzun beharko dituzu (eta batia astakeria asko ere). Hemen, egunerokoan, edo nahiko maiz entzun ditzakezun (eta guri esan dizkiguten) gutxi batzuk besterik ez dituzu topatuko. Horrelakoei aurre egiteko gomendiorik onena: inori ez kasurik egitea. Zuk (edo zuek) sentitzen duzuena egin, eta funtzionatzen badu, horrekin jarraitzea. Eta gogoko ez duenari, musu bat bidali, maitasunak hitz itsusiek baina...

Read More
2 / 3«Aurrekoa123Hurrengoa»

Nahia Alkorta Elezgarai

Jendarte "aurreratuan" bizi garen aitzakian, gure izatea lapurtzen digute industriaren poltsikoen mesedetan. Bazenekien ugaztun garela? Gure haurrak ugaztun direla? Gure boterea berreskura dezagun: bihotzetik bularrera doan heziera, atxikimendua, edoskitzea eta maitasuna. https://sabeletikmundura.eus

Azken bidalketak

  • 11 esperientzia eta gehiago
  • Ez ukitu!
  • Jolasa baina askoz gehiago
  • Gurasoz guraso, Siriaraino.
  • Non gaude eta nora goaz?

Iruzkin berriak

  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Markel(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • Rafa(e)k Edoskitzea Elle aldizkarian zentsuratua bidalketan
  • nalkorta(e)k Purerik eta ahirik gabeko elikadura bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Aitatasuna
  • Amatasuna
  • Atxikimendua
  • Berriak
  • Edoskitze artifiziala
  • Edoskitze naturala
  • Elikadura
  • Emozioak
  • Ikastola
  • Ikerketak
  • Ohea partekatzea
  • Sailkatugabeak
  • Soinean eramatea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA