Emakumea galtzaile
Azken aldian bero-bero dabiltza blogak eta sare sozialak gurasotasunaren inguruan dauden lanbide desberdinen inguruko polemikekin. Urte batzuk dituzten polemikak batetik, bularra/biberoia, haurraren negarra, haurraren loa, ama ona/txarrarena… eta baita berriagoak ere. Eztabaida berrien artean, bi batez ere puri-purian: batetik doulen inguruan eta bestetik beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituztenen inguruan. Nondik datozen ulertzeko historia apur bat: Aintzinako Grezian doulak emakumearen...
Read MoreHaurrarekin kateaturik
Atzo egun berezia bizi izan genuen askok. Eskuz esku irribarreak, itxaropena eta ilusioa igaro ziren 123km-tan barna. Baina askok, eskuz eskutxora egin genuen bidea. Haur asko ikusi nituen katean, oraina eta etorkizunaren pisua beraien eskuetan. Eta katea burutzea gurasoen, izeba-osaben, aiton-amonen eta gertuko guztien esku. Ez da erraza katean, ordu erdiz (eta aurrez toki berean bi ordu gehiagoz) egotea. Bi urte betetzera doan haurrarekin egin genuen gure metroa. Tarteka hori bai. Eguzkia...
Read MoreNi gehiago!
Asko gozatzen dut haurren arteko elkarrizketak entzuten, guraso-haur elkarrizketak entzuten… eta bada azken aldian belarrian PIIIII handi bat egiten didan atzizki bat… -AGO! Ni handiAGOa naiz, nik jostailu gehiAGO dauzkat, nire askaria goxoAGOa da, bera txintxoAGOa da… eta hau bakarrik datorkit burura: HAGO ISILIK! Nork ezartzen dizkie haurrei -ago horiek? Nork bere izaera zehazteko etiketak? Nork du haurrak elkarrekin etengabe erkatzen aritzeko beharra? Nork horrenbesteko...
Read MoreGuraso izaten ikasten?
Orain aste batzuk haurdun dagoen ama batek esaten zidan bere ustez guraso izaten ez dela ikasten. Barnean dugun zerbait omen da, eta txikitan gurasoengandik jasotakoa errepikatzen dugula gure haurrekin. Nik ez dut iritzi bera, nik ez dut nire gurasoek ni hezteko erabili zuten era bera… eta bai, nik guraso izaten ikasi egiten dela uste dut. Zergatik? Bizitzako beste milioika gauzak bezalakoa delako, eginaz ikasten da. Izan ditzakezu oinarrizko ideia batzuk, baina guraso izaten, haurrak...
Read MoreZer moduz? Ondo.
– Zer moduz? – Ondo. Eta elkarrizketa amaitu da. Eta ziurrenik gezurra esan dugu. Eta gezurra ez bada, ez dugu behintzat egia osoa esan. Helduon artean, sentimendu eta emozioak ezkutatu edo ez aipatzeko joera oso handia dugu, neurri handi batean, txiki ginenean ez dugulako sentimendu horiek adierazteko, ulertzeko edo ezagutzeko aukerarik ia izan. “Zer moduz? Ondo”, negar egiten duzu “ez da ezer, lasai, ez egin negarrik”, mina duzu “ez da ezer”,...
Read More
Iruzkin berriak