Gurasoz guraso, Siriaraino.
Siriatik ihesi Europarantz datozen errefuxiatuak protagonista dituzten irudi izugarriak ikusten ari gara ia egunero, sarri familienak, sarri besotan doazen haur txikienak. Familia hauei lagundu asmoz sortu da Portabebés para Siria proiektua eta haur eramaileak biltzen ari dira bertara bidaltzeko. Orain hilabete batzuk ere hasi ziren zenbait ama haur eramaileak biltzen eta elkarte desberdinetara bidaltzen, baina oraingoan Portabebés para Siria izenarekin Donostiatik proiektuak indar handia...
Read MoreIrudi ez eredugarriak azken aldian
Sentimendu gazi-gozoz bizitzen ari naiz azken aldian ikusten ari naizen mugimendu bat. Geroz eta gehiago dira haurra soinean eramaten duten gurasoak, aiton-amonak, izeba-osabak, hezitzaileak… Baina kasurik gehienetan ez oso egoki. Kontaktuaren garrantzia eta eskuak libre izatearen efektua iritsi da publizitatera eta aldizkarietara. Eta tamalez, haur horiek ez doaz ondo. Lehenengo irudian fularra ez dago ondo jarrita, bigarrenean haurra motxila ez ergonomiko batean eta kanporantz begira...
Read MoreSoinean, baina egoki.
Gaur munduan zehar ekimen desberdinak egingo dira haurra Soinean Segurtasunez Eramatearen alde… Hemen aletxo bat: Azken hamarkadetan gure inguruan gutxi ikusi izan diren arren, geroz eta gehiago gara haurra soinean eramaten dugun gurasoak. Haurtxoa (edo koskorragoak) soinean eramateak onurak dakartza bai haurtxoarentzat zein eramaten duenarentzat ere, eta batez ere, goxo-goxo joateko aukera paregabea da.. Hemen gomendio orokor batzuk: – Ergonomikoak diren motxilak edo zapiak...
Read MoreGuraso izaten ikasten?
Orain aste batzuk haurdun dagoen ama batek esaten zidan bere ustez guraso izaten ez dela ikasten. Barnean dugun zerbait omen da, eta txikitan gurasoengandik jasotakoa errepikatzen dugula gure haurrekin. Nik ez dut iritzi bera, nik ez dut nire gurasoek ni hezteko erabili zuten era bera… eta bai, nik guraso izaten ikasi egiten dela uste dut. Zergatik? Bizitzako beste milioika gauzak bezalakoa delako, eginaz ikasten da. Izan ditzakezu oinarrizko ideia batzuk, baina guraso izaten, haurrak...
Read MoreAtxikimenduzko hazierari kritikak
Gehiengoak haurrak hezteko duen modua ez den beste batean gauzak egiten badituzu, kritika asko entzun beharko dituzu (eta batia astakeria asko ere). Hemen, egunerokoan, edo nahiko maiz entzun ditzakezun (eta guri esan dizkiguten) gutxi batzuk besterik ez dituzu topatuko. Horrelakoei aurre egiteko gomendiorik onena: inori ez kasurik egitea. Zuk (edo zuek) sentitzen duzuena egin, eta funtzionatzen badu, horrekin jarraitzea. Eta gogoko ez duenari, musu bat bidali, maitasunak hitz itsusiek baina...
Read More
Iruzkin berriak