Sorginen baratza
Hasiera » Auzolana » Salburuako Baso Jangarria
Ira19 0

Salburuako Baso Jangarria

Atalak: Auzolana, Elikadura burujabetza, Permakultura

Salburuako Baso Jangarria bultzatzen ari den taldea lur sailak aztertzen

Salburuako Baso Jangarria bultzatzen ari den taldea lursailak aztertzen. / bcsalburua.wordpress.com

Auzolana Euskal imajinarioan nahiko errotuta dagoen kontzeptua da. Ez dagokit niri auzolanei buruz era orokor batean hitz egitea, baina, krisia dela, hezkuntza dela, militantzia dela edo agian guzti horren eta gehiagoren konbergentzia dela eta, azken garai honetan proiektu asko ari dira zabaltzen.

Konbergentzia horretan, nekazaritza ekologikoa, elikadura burujabetasuna eta permakultura bezalako kontzeptuen gorakada ulertzea ezinbestekoa da. Proiektu ugari eman dira ezagutzera azken urteetan, nekazal lurrak mantendu, berreskuratu edo, besterik gabe, lurra lantzen hasi nahi duen jendeak abiatuta.

Gaur horietako proiektu bat dakarkizuet: Gasteizko Salburua auzo berrian Baso Jangarri bat sortu nahi duena. Orain hain modan dauden hiri-baratzen indibidualtasunarekin alderatuz, baso jangarriaren kolektibitate eta elkartasuna azpimarratzen du talde ekintzaileak.

Urte honetako ekainean, Burdinbide auzo elkarteak bilera antolatu zuen, proiektua sustatu zuen Kiribilore Permakultura Elkartearekin batera. Uztailean beste topaketa bat antolatu zen aurrera jarraitzeko interesa zuen jendeak eskuragarri dauden hiru lursail azter zezan. Hil honen hasieran, elkarte moduan antolatzeko behin betiko erabakia hartu eta lan taldeak finkatu zituzten.

Proiektuak lehen urratsak ematen ari da, eta interesgarria litzateke horren gazte den auzoaren heltzean zer esanik izango balu.

Honen parte izan nahi izanez gero, informazio gehiago lor dezakezue honako helbide honetan: bcsalburua@gmail.com

Hala ere, proiektua hurbilagotik ezagutzeko aukera izango duzue larunbat honetan, auzoko jaiak aprobetxatuz, hazi bonben tailerra antolatu baitute Salburuan.

Baso honen istorioa jarraituko dugu hurbiletik.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Salburuako BJ Euskadi Irratian | Sorginen baratza - […] den astean Salburuako Baso Jangarriari buruzko aurkezpentxo bat idatzi nuen. Atzo, Euskadi Irratian egon ziren horren arduradunak, eta eurek baso…
  2. Salburuako Baso Jangarria Argia aldizkarian « Bosque Comestible de Salburua - […] http://www.argia.eus/blogak/urko-saenz-buruaga/2013/09/19/salburuako-baso-jangarria/ […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Urko Saenz de Buruaga

Giza zientzia eta komunikazioan lizentziatuta, elikagaien zientifiko eta teknologora birziklatuta. Erortzear zegoen bere aiton-amonen basetxea berpiztu nahi zuen hiriko haurra naiz oraindik. Elikagaien ekoizpena, segurtasuna eta kalitateari buruzko gaurkotasuna aztertzen dut, begi bat industrian eta bestea atzealdeko baratzean jarrita.

Azken bidalketak

  • Gabonetako hondarrekin zer egin?
  • Nola baretu txileak eragiten duen azkurea?
  • Gizarte Segurantzak ez ditu familia nekazarien eskubideak errespetatzen
  • Euskal Herriko elikadura burujabetzari buruzko dokumentala Bilbon estreinatuko da
  • Landa inguruneko ekintzaileei laguntzeko jardunaldia

Iruzkin berriak

  • maialen(e)k Nola baretu txileak eragiten duen azkurea? bidalketan
  • maider(e)k Elikadura burujabetzaz dokumental euskaldun batean bidalketan
  • Urko Sáenz de Buruaga(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
  • maialen(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
  • Ekintza guztiak Sorginen Baratzaren agendan daude | Sorginen baratza(e)k Egutegia bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • Agenda
  • Agroekologia
  • Auzolana
  • Ekintzaileak
  • Elikadura burujabetza
  • Elikagaien segurtasuna
  • Eskubideak
  • Gaurkotasuna
  • Permakultura
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA