Haurren desnutrizioa herrialde txiroetan
Blogaren azken sarreran, duela bi aste, herrialde txiroetako haurren desnutrizioari buruzko hitzaldi baten berri eman nuen. Bertan aipatutako ideia nagusiak laburtzen saiatuko naiz orain. Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko Ainhoa Lekuona izan zen gaia garatzearen arduraduna. Hitzaldia orain bi urte Etiopian bizitako esperientzian oinarritu zuen. Elgorriaren aurkako txertaketa-kanpaina batengatik joan zen bertara, baina desnutrizioari aurre egiteko gelditu zen. Gure artean erraz tratatu eta...
Read MoreHaurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen
Apur bat berandu nabil hau iragartzeko, baina oraindik garaiz. Bihar (ordu hauetan agian gaur esan beharko), otsailaren 14a, ostirala, Haurren Desnutrizioari buruzko hitzaldia entzun ahal izango dugu Gasteizko Farmazia Fakultatean. Hizlaria Mugarik Gabeko Medikuak-eko Ainhoa Lekuona izango da eta 10.00etan ekingo dio azalpenari. Latitude hauetan haurren obesitateak kezkatzen gaitu gehiago, baina herrialde txiroagoetan desnutrizioa da arazoa. Horren eragile batzuk erraz aipa ditzakegu:...
Read MoreEkintza guztiak Sorginen Baratzaren agendan daude
Azken asteetan Sorginen Baratza bisitatu duenak elementu berri batekin topatzeko aukera izan du. Eskuinaldeko zutabean egutegi bat aurki dezakezue. Egutegi horrek elikadura eta lehen sektorearekin zerikusirik duten ekintzak bilduko ditu. Azken egunotan, agenda hori eguneratzen ibili naiz, Euskadiko Azoken gida oinarritzat hartuz. Baina hitzaldiak, jaialdiak, erakusketak eta antzeko ekintzak ere biltzeko asmoarekin jaio da. Ekintzen bat faltan botatzekotan, edo zuek antolatutako ekintzaren bat...
Read MoreElikagai nazkagarriak, kultura kontua
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) argitaratzen duen “Campusa” aldizkariaren 83. alea (2013ko azaroa) irakurtzen ari nintzela, oso esaldi esanguratsuarekin topatu naiz. Izenburutzat “Karrera amaierako irakasgaia” duen erreportajea, Indian egondako ikasle baten honako kontakizunarekin hasten da: “Esan zidan europarra naizenez eta, ondorioz, aberatsa, ez nituela txiroen jakiak (oilaskoa, bildotsa, antxumea) jan behar; sugea, txakurra, labezomorroa edo arratoia...
Read More
Iruzkin berriak