Urko Saenz de Buruaga
Giza zientzia eta komunikazioan lizentziatuta, elikagaien zientifiko eta teknologora birziklatuta. Erortzear zegoen bere aiton-amonen basetxea berpiztu nahi zuen hiriko haurra naiz oraindik. Elikagaien ekoizpena, segurtasuna eta kalitateari buruzko gaurkotasuna aztertzen dut, begi bat industrian eta bestea atzealdeko baratzean jarrita.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- maialen(e)k Nola baretu txileak eragiten duen azkurea? bidalketan
- maider(e)k Elikadura burujabetzaz dokumental euskaldun batean bidalketan
- Urko Sáenz de Buruaga(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
- maialen(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
- Ekintza guztiak Sorginen Baratzaren agendan daude | Sorginen baratza(e)k Egutegia bidalketan
Elikagai nazkagarriak, kultura kontua
Atalak: Elikagaien segurtasuna
Vienako jatetxe batean entsaladan jan nuen matxinsaltoa. Txuleta zaporea zuen.
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) argitaratzen duen “Campusa” aldizkariaren 83. alea (2013ko azaroa) irakurtzen ari nintzela, oso esaldi esanguratsuarekin topatu naiz. Izenburutzat “Karrera amaierako irakasgaia” duen erreportajea, Indian egondako ikasle baten honako kontakizunarekin hasten da: “Esan zidan europarra naizenez eta, ondorioz, aberatsa, ez nituela txiroen jakiak (oilaskoa, bildotsa, antxumea) jan behar; sugea, txakurra, labezomorroa edo arratoia bezalako jaki apartak baino […]”.
Europarra izatearen pribilegio hori alde batera utzita, berehala harrituko du irakurlea gure kulturan eta Indiakoan aberatsen eta txiroen jakien kontzeptuen arteko aldeak. Hemen elikagai arrunt edo kalitatezkotzat ditugunak, edozein etxeko menuan aurki ditzakegunak, estimu gutxikoak dira Indian. Eta, alderantziz, hemen inolaz ere ahora eramango ez genituzkeenak, oso preziatuak dira bertan.
Gogoeta honek, beste kontu bat ekarri dit gogora: FAO-k iaz kaleratu zuen intsektuak jateari buruzko informea. Nazkagarria iruditzen zaigu intsektuak jatea, energetikoki eta ingurumenaren iraunkortasunaren ikuspegitik oso onuragarria izango litzatekeen arren.
Arraroak gara. Prudentzio Deunaren egunean barraskiloekin asebetetzen gara.