Hasiera »
Urko Saenz de Buruagaren bloga - Sorginen baratza
Urko Saenz de Buruaga
Giza zientzia eta komunikazioan lizentziatuta, elikagaien zientifiko eta teknologora birziklatuta. Erortzear zegoen bere aiton-amonen basetxea berpiztu nahi zuen hiriko haurra naiz oraindik. Elikagaien ekoizpena, segurtasuna eta kalitateari buruzko gaurkotasuna aztertzen dut, begi bat industrian eta bestea atzealdeko baratzean jarrita.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- maialen(e)k Nola baretu txileak eragiten duen azkurea? bidalketan
- maider(e)k Elikadura burujabetzaz dokumental euskaldun batean bidalketan
- Urko Sáenz de Buruaga(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
- maialen(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
- Ekintza guztiak Sorginen Baratzaren agendan daude | Sorginen baratza(e)k Egutegia bidalketan
Gabonetako hondarrekin zer egin?
2014-12-29 // Elikagaien segurtasuna // Iruzkinik ez
(gehiago…)
Nola baretu txileak eragiten duen azkurea?
2014-09-26 // Elikagaien segurtasuna // Iruzkin bat
Jaki hauekin erraza da esperientza txarren bat pasatzea, eta normalena urarengana jotzea da. Edalontzi bat bestearen atzean betetzen dugu eta, hala ere, ez dugu azkurea baretzea lortzen. Jakina! Urak ez du ezertarako balio!
(gehiago…)
Gizarte Segurantzak ez ditu familia nekazarien eskubideak errespetatzen
2014-08-02 // Agroekologia, Eskubideak // Iruzkinik ez
Sorgin Soro elkarteko Mikel eta Ibabe, euren baratzean lan egiten / Sorgin Soro
Ekainaren 8an, Bide Berriak dokumentalaren proiekzioa ikustera joan nintzen Gasteizen. Pelikula interesgarria. Gomendagarria. Atentzioa gehien deitu zidana, ordea, ez zegoen metrajean sartuta, filmean agertzen zen nekazari batek kontatu bazuen ere. Proiekzioaren ostean, berarekin jarri nintzen harremanetan, bere istorioa hobeto ezagutu nahian.
Ibabe Urzelaik Okarizeko (Araba) Sorgin Soro nekazaritza hustiategiaren titularitza pertekatzen du Mikel bere bikotekidearekin 2013ko urritik. Dokumentalean bizimodu hau aukeratzeko arrazoiak azaltzen ditu eta bideragarria den bide hau aukeratzearen poztasuna azaltzen du. Proiekzioa hasi aurretik, aldiz, oso egoera ezberdina azaldu zuen.
(gehiago…)
Euskal Herriko elikadura burujabetzari buruzko dokumentala Bilbon estreinatuko da
2014-05-29 // Agenda, Elikadura burujabetza // Iruzkinik ez
Gure plateretan egunero jartzen ditugun elikagaien jatorria eta hara heldu arte ibilitako bidea gure begien aurrean jarriko duen pelikula hau, ekainaren 10ean proiektatuko da Bilboko Kafe Antzokian. Sarrera doan izango da, baina jende kopuru mugatua denez, aldez aurretik abisatzeko beharra dago. Erreserbari buruzko informazioa Elikaherriaren webgunean aurki dezakezue. Informazio gehiago, Kafe Antzokiaren webgunean.
(gehiago…)
Landa inguruneko ekintzaileei laguntzeko jardunaldia
2014-03-16 // Ekintzaileak // Iruzkinik ez
Landa ingurunean enpresa proiekturen bat garatzeko ideia duten ekintzaileei laguntzeko asmoz, HAZIk, Eusko Jaurlaritzaren Landa eta itsas ingurunearen garapenerako Korporazioak, jardunaldi bana antolatu ditu Zigoitian (Araba), Gatikan (Bizkaia) eta Abaltzisketan (Gipuzkoa).
“ElkarEKIN pausoz pauso… laguntzeko prest gaituzu” lelopean antolatutako jardunaldia “enpresa munduaren errealitatea hurbiletik ezagutzen eta ekintzaileek landa ingurunean eskura dituzten tresnak ezagutzen saituko da”. “Ekintzaile izatera animatzeko jardunaldi praktikoa eta parte-hartzailea” bezala definitu dute ekimena, eta bere helburuen artean beste proiektu eta beste ekintzaileekin sinergiak eta aliantzak sortzea omen dago.
(gehiago…)
Elikadura burujabetzaz dokumental euskaldun batean
2014-03-04 // Elikadura burujabetza // Iruzkin bat
EHNE (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) eta Bizilur Herrien Garapenerako Erakundea Euskal Herriko elikadura burujabetzari buruzko dokumentala prestatzen ari dira Bide Berriak izenburuarekin. Jaten duguna nondik datorren eta nola ekoizten azaldu nahi dute lan honen bitartez.
Jarraian duzuen aurrerapenean aipatzen diren bi ideia interesgarri: “Azalera handietako elikagaiak merkeak dira hauek ekoizten duen jendearen lana aintzat hartzen ez delako” eta “botere publiko eta pribatuek nakazariak laborantza-multinazionalen behargin bihurtu nahi dituzte”.
Haurren desnutrizioa herrialde txiroetan
2014-02-28 // Elikagaien segurtasuna // Iruzkinik ez
1 eta 5 urte bitarteko haurretan desnutrizioa neurtzeko MUAC zinta erabiltzen da. Besoaren perimetroa neurtuz desnutrizio maila adierazten du. / msf.es
Blogaren azken sarreran, duela bi aste, herrialde txiroetako haurren desnutrizioari buruzko hitzaldi baten berri eman nuen. Bertan aipatutako ideia nagusiak laburtzen saiatuko naiz orain.
Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko Ainhoa Lekuona izan zen gaia garatzearen arduraduna. Hitzaldia orain bi urte Etiopian bizitako esperientzian oinarritu zuen. Elgorriaren aurkako txertaketa-kanpaina batengatik joan zen bertara, baina desnutrizioari aurre egiteko gelditu zen. Gure artean erraz tratatu eta eragin handirik izango ez lukeen gaixotasun hau, arazo serio bihurtzen da kaloria-ekarpen egokia ziurtatu ezin den tokietan.
(gehiago…)
Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen
2014-02-13 // Agenda, Elikagaien segurtasuna // 2 iruzkin
Apur bat berandu nabil hau iragartzeko, baina oraindik garaiz. Bihar (ordu hauetan agian gaur esan beharko), otsailaren 14a, ostirala, Haurren Desnutrizioari buruzko hitzaldia entzun ahal izango dugu Gasteizko Farmazia Fakultatean. Hizlaria Mugarik Gabeko Medikuak-eko Ainhoa Lekuona izango da eta 10.00etan ekingo dio azalpenari.
Latitude hauetan haurren obesitateak kezkatzen gaitu gehiago, baina herrialde txiroagoetan desnutrizioa da arazoa. Horren eragile batzuk erraz aipa ditzakegu: elikagaien banaketa desorekatua, espekulazioa, lehorteak, arrazoi ekonomikoak… Baina azalean dauden arazo hauetatik sakonago joan gaitezke, ziur asko. Beraz, aditua entzun dezagun.
Informazio gehiago (pdf-gazteleraz).
(gehiago…)
Ekintza guztiak Sorginen Baratzaren agendan daude
2014-02-11 // Agenda // Iruzkinik ez
Sorginen Baratzaren agendaren kokapena
Azken asteetan Sorginen Baratza bisitatu duenak elementu berri batekin topatzeko aukera izan du. Eskuinaldeko zutabean egutegi bat aurki dezakezue. Egutegi horrek elikadura eta lehen sektorearekin zerikusirik duten ekintzak bilduko ditu.
Azken egunotan, agenda hori eguneratzen ibili naiz, Euskadiko Azoken gida oinarritzat hartuz. Baina hitzaldiak, jaialdiak, erakusketak eta antzeko ekintzak ere biltzeko asmoarekin jaio da. Ekintzen bat faltan botatzekotan, edo zuek antolatutako ekintzaren bat bertan agertzea nahi baduzue, adieraztea besterik ez duzue.
(gehiago…)
Elikagai nazkagarriak, kultura kontua
2014-02-05 // Elikagaien segurtasuna // Iruzkinik ez
Vienako jatetxe batean entsaladan jan nuen matxinsaltoa. Txuleta zaporea zuen.
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) argitaratzen duen “Campusa” aldizkariaren 83. alea (2013ko azaroa) irakurtzen ari nintzela, oso esaldi esanguratsuarekin topatu naiz. Izenburutzat “Karrera amaierako irakasgaia” duen erreportajea, Indian egondako ikasle baten honako kontakizunarekin hasten da: “Esan zidan europarra naizenez eta, ondorioz, aberatsa, ez nituela txiroen jakiak (oilaskoa, bildotsa, antxumea) jan behar; sugea, txakurra, labezomorroa edo arratoia bezalako jaki apartak baino […]”.
(gehiago…)