Euskal Herriko elikadura burujabetzari buruzko dokumentala Bilbon estreinatuko da
Duela hilabete batzuk “Bide Berriak. Elikadura burujabetza Euskal Herrian” dokumentala egiten ari zirela kontatu nuen blog honetan. Honakoan, haren estreinaldiaren berri emateko eguneratzen dut gune hau. Gure plateretan egunero jartzen ditugun elikagaien jatorria eta hara heldu arte ibilitako bidea gure begien aurrean jarriko duen pelikula hau, ekainaren 10ean proiektatuko da Bilboko Kafe Antzokian. Sarrera doan izango da, baina jende kopuru mugatua denez, aldez aurretik abisatzeko...
Read MoreElikadura burujabetzaz dokumental euskaldun batean
EHNE (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) eta Bizilur Herrien Garapenerako Erakundea Euskal Herriko elikadura burujabetzari buruzko dokumentala prestatzen ari dira Bide Berriak izenburuarekin. Jaten duguna nondik datorren eta nola ekoizten azaldu nahi dute lan honen bitartez. Jarraian duzuen aurrerapenean aipatzen diren bi ideia interesgarri: “Azalera handietako elikagaiak merkeak dira hauek ekoizten duen jendearen lana aintzat hartzen ez delako” eta “botere publiko eta...
Read More8.000 saski banatu ditu Errigorak udazkeneko kanpainan
Joan den asteko ostegunean, abenduaren 19an, Errigorak “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” kanpainaren emaitzak aurkeztu zituen prentsaurrean. 8.000 saski baino gehiago banatu dituzte, Lodosako ikastolara,“Euskaraz bizi eta ikasi” herri ekimenera eta Erriberako Aek-ra bideratuko diren 112.000 euro lortuz. Errigorak nabarmendu duenez, aurreikusita ez zeuden eskaera puntu berriak batzeko aukera izan dute, toki askotatik saskiak banatzeko guraren berri jaso dutelako....
Read MoreErrigoraren deialdia azken txanpan
Errigoraren “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” kainpaina azken txanpan sartu da, eta sustatzaileak ohar bat kaleratu du, oraindik saskirik eskatu ez duena banaketa punturen batera hurbiltzera animatzeko asmoz. Oharran, banaketa puntu izateko gogoa azaldu duten tokien kopuruan izandako gorakada aipatzen da. Banatzaileen aldetik jasotako bultzada horrek erakusmahaiaren beste aldetik erantzuna jasotzea nahi dute. Helburu horrekin honako testua idatzi dute: “Nafar...
Read MoreErrigora, Nafar hegoaldeko produktuen bidez euskara bultzatzeko ekimena
Nafarroako “eremu ez-euskaldunean” euskalgintza bultzatzeko eta bertoko produktuak Euskal Herrian zabaltzeako helburuak proiektu bakarrean batu dituen ekimena abian da. “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” lelopean, elikagaien saskiak banatzeko kanpaina martxan jarri dute Errigora proiektuaren sustatzaileek, salmenten zati bat euskararen aldeko programak bultzatzera zuzenduko delarik. Ekimen honen hazia joan den urtean erein zuten, sindikatu eta euskalgintzako...
Read MoreMundubat-en zine zikloa, astelehenetik aurrera
Mundubat fundazioak, Ekologistak Martxan-en laguntzarekin, bere zine dokumentalaren III zikloari hasiera emango dio datorren astelehenean, azaroaren 4a. “Nekazarien borrokak, biodibertsitatea, lurraldea eta elikadura burujabetza” epigrafeari jarraituz, zikloa lau egunetan zehar garatuko da, bi astetako astelehen eta asteazkenetan: azaroaren 4, 6, 11 eta 13a. Saioak 19.30ean hasiko dira BilboRock aretoan, sarrera doan izanik. Zikloak iraungo duen lau egun horietan gai bana...
Read MoreSalburuako Baso Jangarria
Auzolana Euskal imajinarioan nahiko errotuta dagoen kontzeptua da. Ez dagokit niri auzolanei buruz era orokor batean hitz egitea, baina, krisia dela, hezkuntza dela, militantzia dela edo agian guzti horren eta gehiagoren konbergentzia dela eta, azken garai honetan proiektu asko ari dira zabaltzen. Konbergentzia horretan, nekazaritza ekologikoa, elikadura burujabetasuna eta permakultura bezalako kontzeptuen gorakada ulertzea ezinbestekoa da. Proiektu ugari eman dira ezagutzera azken urteetan,...
Read More
Iruzkin berriak