Urko Saenz de Buruaga
Giza zientzia eta komunikazioan lizentziatuta, elikagaien zientifiko eta teknologora birziklatuta. Erortzear zegoen bere aiton-amonen basetxea berpiztu nahi zuen hiriko haurra naiz oraindik. Elikagaien ekoizpena, segurtasuna eta kalitateari buruzko gaurkotasuna aztertzen dut, begi bat industrian eta bestea atzealdeko baratzean jarrita.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- maialen(e)k Nola baretu txileak eragiten duen azkurea? bidalketan
- maider(e)k Elikadura burujabetzaz dokumental euskaldun batean bidalketan
- Urko Sáenz de Buruaga(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
- maialen(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
- Ekintza guztiak Sorginen Baratzaren agendan daude | Sorginen baratza(e)k Egutegia bidalketan
8.000 saski banatu ditu Errigorak udazkeneko kanpainan
Atalak: Auzolana, Elikadura burujabetza, Gaurkotasuna, Sailkatugabeak
Abenduaren 19an eskainitako prentsaurrekoa. / Errigora
Joan den asteko ostegunean, abenduaren 19an, Errigorak “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” kanpainaren emaitzak aurkeztu zituen prentsaurrean. 8.000 saski baino gehiago banatu dituzte, Lodosako ikastolara,“Euskaraz bizi eta ikasi” herri ekimenera eta Erriberako Aek-ra bideratuko diren 112.000 euro lortuz.
Errigorak nabarmendu duenez, aurreikusita ez zeuden eskaera puntu berriak batzeko aukera izan dute, toki askotatik saskiak banatzeko guraren berri jaso dutelako. Azkenean, 500 bat banaketa puntu egon dira 7 lurraldeetan.
Kanpainaren arrakasta, neurri batean, kalean sortu den bultzada espontaneari zor zaio. “Kalean mahai bat jarrita kanpaina egin duenik ere izan” dela adierazi dute ekintzaileek. Lantoki batzuetan gabon saski ere bihurtu dute.
“Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” kanpaina amaierako kartela
Bi larunbat jarraietan saskiak prestatu eta banatu dituzte, “Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako” jendearen laguntzaz. Kanpaina amaituta ere, saskien eskaerak jasotzen jaraitu dute. Baina berandu dabiltzanek, udaberriko kanpainari itxaron beharko diote. Datozeen asteetan emango dute kanpaina horren ezaugarrien berri.
Bitartean, “bertoko produktuak berton kontsumitzeko eman dugun pausuari jarraipena ematea da Errigoraren asmoa. Horregatik, kanpainetatik kanpo ere, Nafar hegoaldean baino ez ditugun produktuak Euskal Herrian kontsumituak izan daitezen lanean jarraituko du Errigorak” kontsumo taldeak edo jantokien bitartez.
Prentsaurreko osoaren audioa: