Sorginen baratza
Hasiera » Agenda » Aste ekologikoa (I): Adurtzako aste agroekologikoa eta Bionekaraba
Ira30 0

Aste ekologikoa (I): Adurtzako aste agroekologikoa eta Bionekaraba

Atalak: Agenda, Agroekologia, Gaurkotasuna

bionekarabaKultura ekologikoaren inguruko agenda ekitaldiz beteta izango dugu aste honetan. Bionekazaritzak (Arabako nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren elkartea), Gasteizen urtero antolatzen duen duen Bionekaraba nekazaritza ekologikoaren azoka larunbatean ospatuko dela aprobetxatuz, Adurtzako Aste Agroekologikoa garatuko du bihartik osteguna arte auzo-elkartearekin batera. Nekazaritzaz haratago, kultura ekologikoaren inguruko Biocultura azokaren trena Bilbon geldituko da lehenbiziko aldiz, Valentzia eta Bartzelonatik igaro ondoren, Madrileruntz jarraitu baino lehen.

Adurtzako Aste Agroekologikoaren baitan, Gasteizko Adurtza auzoko Gizarte Zentroak (Heraclio Fournier, 30), agroekologiari buruzko hitzaldiak hartuko ditu astearte eta asteazkenean, 18.30ean hasita. Lehenengo egunak “Norantza doa gure elikadura? Mundu mailatik gure auzoetara” leloa izango du ardatz, eta Via Campesina Internacional-eko bi kidek garatuko dute gaia.

Asteazkeneko leloa “Nekazaritzatik datozen elikagaien kontsumo aukera desberdinak Adurtzan” izango da. Lehenengo hizlariek, kontsumo talde ekologikoei buruz arituko dira. 19.00etan Larrabetzuko eskola publikoaren jantoki ekologikoaz hitz egingo du guraso elkarteko eta Gurpide nekazari eta kontsumitzaileen elkarteko kide banak.

19.30ean José Ramón Mauleon EHUko soziologoak hartuko du hitza nekazarien merkatuen garrantziaren gaia jorratzeko.

Ostegunean jaiaren txanda iritsiko da. 18.30etik aurrera patata tortila agroekologiko lehiaketa eta, Gautxoriburua taldearen eskutik, haurrentzako antzerki agroekologikoa izango dira Adurtzako kaleetan. Era berean, auzoko Kumbalaye batukada taldeak azken festa girotuko du.

Aste agroekologikoa larunbatean amaituko da gasteiztarrentzat. Egun horretan, urriaren 5a, Bionekaraba nekazaritza ekologikoaren azoka ospatuko da hiriburuko Foru enparantzan. Gainera, 12.00etatik aurrera, hiri baratza tailerrak eta antzerkia egongo dira bertan.

Beste aldetik, Barakaldoko BEC-ek Biocultura azoka hartuko du asteburu osoan zehar. Baina hori hurrengo sarrerarako utziko dugu.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Aste ekologikoa (II): Biocultura azoka, gaurtik aurrera BEC-en | Sorginen baratza - […] Aurreko sarrera batean komentatu nuen bezala, asteburu osoan zehar Biocultura produktu ekologikoen eta zentzuzko kontsumoaren azoka izango da Barakaldoko…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Urko Saenz de Buruaga

Giza zientzia eta komunikazioan lizentziatuta, elikagaien zientifiko eta teknologora birziklatuta. Erortzear zegoen bere aiton-amonen basetxea berpiztu nahi zuen hiriko haurra naiz oraindik. Elikagaien ekoizpena, segurtasuna eta kalitateari buruzko gaurkotasuna aztertzen dut, begi bat industrian eta bestea atzealdeko baratzean jarrita.

Azken bidalketak

  • Gabonetako hondarrekin zer egin?
  • Nola baretu txileak eragiten duen azkurea?
  • Gizarte Segurantzak ez ditu familia nekazarien eskubideak errespetatzen
  • Euskal Herriko elikadura burujabetzari buruzko dokumentala Bilbon estreinatuko da
  • Landa inguruneko ekintzaileei laguntzeko jardunaldia

Iruzkin berriak

  • maialen(e)k Nola baretu txileak eragiten duen azkurea? bidalketan
  • maider(e)k Elikadura burujabetzaz dokumental euskaldun batean bidalketan
  • Urko Sáenz de Buruaga(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
  • maialen(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
  • Ekintza guztiak Sorginen Baratzaren agendan daude | Sorginen baratza(e)k Egutegia bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • Agenda
  • Agroekologia
  • Auzolana
  • Ekintzaileak
  • Elikadura burujabetza
  • Elikagaien segurtasuna
  • Eskubideak
  • Gaurkotasuna
  • Permakultura
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA