Sorginen baratza
Hasiera » Elikagaien segurtasuna » Nola baretu txileak eragiten duen azkurea?
Ira26 1

Nola baretu txileak eragiten duen azkurea?

Atalak: Elikagaien segurtasuna

txile-landareaNire txile landareek (nik “nire neskatxak” esaten diet), argazkian ikus dezakezuenez, fruituak ateratzen hasi diren honetan, garai aproposa iruditu zait gomendio hau zabaltzeko. Seguruenik, irakurle bat baino gehiago hain modan dagoen janari mexikarraren zalea izango da, edo sukaldean kaiena erabiltzeko ohitura izango du, edo pipermina gustoko du, akaso.

Jaki hauekin erraza da esperientza txarren bat pasatzea, eta normalena urarengana jotzea da. Edalontzi bat bestearen atzean betetzen dugu eta, hala ere, ez dugu azkurea baretzea lortzen. Jakina! Urak ez du ezertarako balio!

Duela aste batzuk artikulu batekin topatu nintzen I Fucking Love Science atarian. Bertan, azkurearen kontrako sendagarri egokia proposatzen zuten: esnea. Konponbide honen azalpena kimika hutsa da: azkurea sortzen duen kapsaizina substantziak karbohidrato kate luzea dauka. Kate honek oso lotura sendoa eratzen du ahoan ditugun lipopoteina hartzaileekin. Kapsaizina ez da uretan disolbatzen, bai ordea alkohola bezalako disolbatzaile organikoetan. Baina kantitate nahikoa behar da, eta garagardo tragotxo batek ez du gehiegi lagunduko. Alkohol asko edateak, agian, lagunduko luke azkurea baretzen, baina emaitza ere, seguruenik, ez litzakeke oso gomendagarria izango.

Konponbiderik onena eta errazena sukaldeko hozkailuan daukagu. Beno, denok ez. Beganoek agian hobe dute alkoholera jotzea. Esneak kapsaizina disolbatzeko duen gaitasunaren sekretua bere proteinan aurkitzen da. Kaseinan, alegia. Kaseinak detergente efektua dauka kapsaizinarengan. Beraz, esnea edatean, azkurea eragiten duen kapsaizina kaseinari lotzen zaio eta esnearekin batera doa gure eztarrian behera, eztarrirako inolako arriskurik gabe, ez baita horko hartzaileei lotuko.

Artikulua irakurri nuenetik ez dut trikimailu hau frogatzeko aukerarik izan (eta ez naiz egoera bortxatzeko horren tontoa). Baten batek frogatu baldin badu, eskertuko nioke bere esperientzia kontuko baligu. Funtzionatzen al du? Niri iristen zaidanean, kontatuko dizuet.

Iruzkin bat

  1. maialen | 2015-10-18 at 12:41

    Oso bitxia eta erabilgarria urko, mila esker zure aholkuengatik!

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Urko Saenz de Buruaga

Giza zientzia eta komunikazioan lizentziatuta, elikagaien zientifiko eta teknologora birziklatuta. Erortzear zegoen bere aiton-amonen basetxea berpiztu nahi zuen hiriko haurra naiz oraindik. Elikagaien ekoizpena, segurtasuna eta kalitateari buruzko gaurkotasuna aztertzen dut, begi bat industrian eta bestea atzealdeko baratzean jarrita.

Azken bidalketak

  • Gabonetako hondarrekin zer egin?
  • Nola baretu txileak eragiten duen azkurea?
  • Gizarte Segurantzak ez ditu familia nekazarien eskubideak errespetatzen
  • Euskal Herriko elikadura burujabetzari buruzko dokumentala Bilbon estreinatuko da
  • Landa inguruneko ekintzaileei laguntzeko jardunaldia

Iruzkin berriak

  • maialen(e)k Nola baretu txileak eragiten duen azkurea? bidalketan
  • maider(e)k Elikadura burujabetzaz dokumental euskaldun batean bidalketan
  • Urko Sáenz de Buruaga(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
  • maialen(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
  • Ekintza guztiak Sorginen Baratzaren agendan daude | Sorginen baratza(e)k Egutegia bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • Agenda
  • Agroekologia
  • Auzolana
  • Ekintzaileak
  • Elikadura burujabetza
  • Elikagaien segurtasuna
  • Eskubideak
  • Gaurkotasuna
  • Permakultura
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA