Urko Saenz de Buruaga
Giza zientzia eta komunikazioan lizentziatuta, elikagaien zientifiko eta teknologora birziklatuta. Erortzear zegoen bere aiton-amonen basetxea berpiztu nahi zuen hiriko haurra naiz oraindik. Elikagaien ekoizpena, segurtasuna eta kalitateari buruzko gaurkotasuna aztertzen dut, begi bat industrian eta bestea atzealdeko baratzean jarrita.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- maialen(e)k Nola baretu txileak eragiten duen azkurea? bidalketan
- maider(e)k Elikadura burujabetzaz dokumental euskaldun batean bidalketan
- Urko Sáenz de Buruaga(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
- maialen(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
- Ekintza guztiak Sorginen Baratzaren agendan daude | Sorginen baratza(e)k Egutegia bidalketan
Gabonetako hondarrekin zer egin?
Atalak: Elikagaien segurtasuna
Beste behin ere, IFLScience blogaren bitartez izan dut informazio interesgarri baten berri. Oraingoan, Cook’s Illustrated-eko Dan Souza-k egin duen esperimentu baten bideoa dakarkizuet. Souzaren aburuz, hobe da haragia izoztuta kozinatzea desizoztu ondoren zartaginean sartzea baino. Ondorio honetara bideratu duten bi arrazoi nagusiak hauek dira: a) Izoztutako harragi puxkak “gainkozinatutako” zati txikiagoa lortu zuen, eta b) Izoztutako haragi puxkak hezetasun gutxiago galdu zuen.
Bi arrazoi hauek haragiaren ezaugarri organoleptikoetan eragiten dute, hau da, elikagaia gustatzen zaigula edo ez zaigula gustatzen baloratzeko erabiltzen ditugun ezaugarriak: zaporea, ehundura, etab. Egoera hau baldintzatzen duen faktore nagusia beroak haragi puxkan sartzeko duen zailtasuna da. Izoztutako zatian sartzeko denbora gehiago behar du, jakina.
Baldintza zehatzak
Dan-ek beste gomendio bat ere ematen du izoztutako haragi horri onurarik handiena ateratzeko: estali gabe izoztea. Normalean, edozein elikagai izozten dugunean, plastikozko poltsatxo batean sartzen dugu aurretik. Bideoan azaltzen duenez, horrek haragiaren gainazalean dagoen hezetasuna (ura, alegia) izozten du. Gero, kozinatzeko momentuan, ura eta olio beroa nahasten direnean, arazoak eman ahal ditu (ikusi bideoa). Berak proposatzen duena zera da: izozkailuan estali gabe sartu, eta behin izoztuta dagoenean behar bezala paketatzea.
Dena den, esperimentu hau egiteko baldintzak kontutan izan behar dira. Alde batetik, Dan-ek ez du haragia guztiz frijitzen. Zartaginean 3 minutu uzten du eta gero labean sartzen du. Bestetik, zartaginean jartzen duen olio kantitatea ohikoa baino handiagoa da. Antzeko errezeta jarraitu behar baduzu, edo haragia labean erretzeko asmoa baldin baduzu, saia zaitez Souzaren gomendioa jarraitzen, ea emaitza zaporetsua lortzen duzun.
On egin!