Zuloan
Hasiera » Dokumentuak » AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek
Ots01 0

AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek

Atalak: Dokumentuak

lan09ELA eta LABen enkarguz egin du txostena EHUko irakasle talde batek. Sindikatuek nabarmendu dute “pobreen baliabideak aberatsen eskura” jarriko dituela proiektuak.

Ikerketaren emaitzak Hegoa lan-koadernoan (pdf) aurreratu zituzten EHUko irakasleek eta ondorioak hemen kontatu zituen ARGIAk hemen. Orain baina, balorazioa egiteko ordua iritsi da, txostena egin duen Ekopol taldearen eskutik eta hura enkargatu duen LAB eta ELA sindikatuen partetik.

Prentsaurrean Roberto Bermejo Ekopoleko kideak eta AHTren inguruan aditu nagusietakoa denak azaldu du administrazio publikoak AHTn egiten ari diren inbertsioa “berreskura ezina” dela; trena eraikitzea “interes orokorraren kontrako” gisa definitu du. Katedradunaren aburuz, ezinezkoa da AHT-tik etekinak lortzea laguntza publikorik jaso gabe, eta proiektuaren kiebra “denbora kontua” izango dela iragarri du.

Adibide gisa jarri du Valladoliden tren lasterrarentzat geltokia egiteko sozietate publikoa, berrikitan hondoa jo baitu: “Euskal hiriburuetan ere operazio urbanistiko bera erabili nahi dute”, azaldu du, administrazio autonomikoak eta Espainiako Gobernuak Euskal Y-aren sarbideak diseinatzeko akordioari erreferentzia eginez.

ELAko idazkari nagusi Adolfo Txiki Muñozek, bestalde, arduradun politikoak jarri ditu jo puntuan eta salatu du “prestazio sozialetarako dirurik ez omen dagoen bitartean, AHTrentzat xahuketa erraldoia egiten” dela. Zentzu horretan, sindikatuek nabarmendu dute proiektu horrekin “zerga bidez kolektibo pobreen baliabideak aberatsen eskura” jartzen direla.

“Ez da egia AHT atzera bueltarik ez duen proiektua denik: ez dago egina” azaldu du Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak. Bere esanetan ez da sekula Euskal Y-aren inguruko “egiazko estudiorik” egin –auditoria eta ebaluaketa independente bat ere eskatu dute agerraldian sindikatu eta ikerlariek–. Zentzu horretan, Etxaidek esan du tren lasterraren inguruko “gero eta informazio gehiago izan, orduan eta kontrako jarrera handiagoa sortzen” duela.

Hain justu Ekopolek prentsaurrean salatu du “herri-erakundeek datu eta ikerketa ofizialak ezkutatu dizkigutela; hau beste herrialde batzutan ez da gertatzen”.

Txostena: Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan (pdf)

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek | AHT gelditu! Elkarlana - […] ARGIA […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Zure testigantza

AHTko obren lan-baldintzez informaziorik baduzu, jarri gurekin harremanetan: zuloan@argia.eus

Azken bidalketak

  • Eraikuntzako lan baldintzak bertatik bertara ezagutu dituzte Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkariek
  • ‘Zuloan’ liburuaren ondorioak azaltzeko hitzaldi zikloa abiatuko dugu martxoan
  • Eraikuntza arloko “inpunitate zirkuluarekin” amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean
  • Igor San Jose (ELA): “AHT izan edo erraustegia izan, eraikuntza enpresek beti irabaziko dute zigor handi bat jarri ezean”
  • “Eraikuntza enpresa handiek, azpikontratak erabiliz, plantillak argaldu eta negozio ildoak loditu dituzte “

Iruzkin berriak

  • AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek | AHT gelditu! Elkarlana(e)k AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek bidalketan
  • Mikel(e)k “Azala beltza eduki behar al dut AHTren lanetan esklabo izateko?” bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • AHTren aktualitatea
  • Dokumentuak
  • Sailkatu gabea
  • Tuneleko jendea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA