Zuloan
Hasiera » AHTren aktualitatea » AHTren kontrako adituen txostena Eusko Legebiltzarrera iritsi da
Eka08 0

AHTren kontrako adituen txostena Eusko Legebiltzarrera iritsi da

Atalak: AHTren aktualitatea, Dokumentuak

Ekopol_legebiltzarra

Tren lasterrak kalte sozial eta ekonomiko larriak eragingo dituela ondorioztatzen duen Ekopol unibertsitateko aditu taldearen azterketa erregistratu dute LABek eta ELAk Gasteizen.

Legebiltzarrean dauden talde politikoek ezin izango dute esan adituen ohartarazpena jaso ez dutenik AHTk etorkizunean eragin ditzakeen kalteez. Sindikatuek erakunde horretan erregistratu dute EHU eta Bartzelonako unibertsitateko hainbat adituk osatzen duten Ekopol taldearen lan kritikoa eta legebiltzarkideen esku dago orain.

Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan (pdf) txostena gero eta zabalkunde handiagoa izaten ari da eta erreferentzia bihurtu da trenbidea garestia, kaltegarria eta alferrikakoa dela defendatzen dutenen artean. Lehen bertsioa EHUko Hegoa institutuaren Lan koadernoan agertu zen –ARGIAk aurreratu zituen emaitzak– eta horren ondotik aurkeztu zuten lana bultzatu duten ELAk eta LABek; adituek azalpen ugari eman dituzte geroztik.

Txostenaren ondorio nagusienetako bat da trenak ez lituzkeela gastatutako energia eta sortutako kutsaduraren kalteak epe oso luzean konponduko, seguruenik inoiz ez, eta zerbitzua ekonomikoki defizitarioa izango dela: “AHTren kiebra denbora kontua da” esan zuen Roberto Bermejo katedradunak aurkezpenean.

Sindikatuek azaldu dute proiektua “langileon aurkakoa” dela guztiz eta lana erregistratu dutela Legebiltzarrean dauden alderdi politiko zenbaiten “diskurtso ofiziala desmuntatu eta borrokareko tresna berriak sortu” nahi dituztelako.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Zure testigantza

AHTko obren lan-baldintzez informaziorik baduzu, jarri gurekin harremanetan: zuloan@argia.eus

Azken bidalketak

  • Eraikuntzako lan baldintzak bertatik bertara ezagutu dituzte Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkariek
  • ‘Zuloan’ liburuaren ondorioak azaltzeko hitzaldi zikloa abiatuko dugu martxoan
  • Eraikuntza arloko “inpunitate zirkuluarekin” amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean
  • Igor San Jose (ELA): “AHT izan edo erraustegia izan, eraikuntza enpresek beti irabaziko dute zigor handi bat jarri ezean”
  • “Eraikuntza enpresa handiek, azpikontratak erabiliz, plantillak argaldu eta negozio ildoak loditu dituzte “

Iruzkin berriak

  • AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek | AHT gelditu! Elkarlana(e)k AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek bidalketan
  • Mikel(e)k “Azala beltza eduki behar al dut AHTren lanetan esklabo izateko?” bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • AHTren aktualitatea
  • Dokumentuak
  • Sailkatu gabea
  • Tuneleko jendea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA