Zure testigantza
Azken bidalketak
- Eraikuntzako lan baldintzak bertatik bertara ezagutu dituzte Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkariek
- ‘Zuloan’ liburuaren ondorioak azaltzeko hitzaldi zikloa abiatuko dugu martxoan
- Eraikuntza arloko “inpunitate zirkuluarekin” amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean
- Igor San Jose (ELA): “AHT izan edo erraustegia izan, eraikuntza enpresek beti irabaziko dute zigor handi bat jarri ezean”
- “Eraikuntza enpresa handiek, azpikontratak erabiliz, plantillak argaldu eta negozio ildoak loditu dituzte “
AHTko obretan 5,8 milioi euroko ustezko iruzurra atzeman zuen Arabako fiskaltzak
Atalak: AHTren aktualitatea, Dokumentuak
El Diario.es-en arabera, salaketa batek hasi zuen ikerketa eta Ertzaintzak eta Guardia Zibilak hartu zuten parte. Kasua Gipuzkoako fiskaltzaren esku uztean, honek artxibatu egin zuen.
Beasain ekialdeko AHTren zatian iruzurra, prebarikazioa, dirua bidegabe eralgitzea eta faltsutasun delituen zantzuak aurkitu zituen Arabako fiskalak. El Diario.es agerkariak kasuaren dokumentazioa eskuratu du eta azaldu duenez Josu Izagirre fiskalak 2016ko uztailean salaketa jaso zuen informazio askorekin –tartean 5 ordu grabazio– AHTko zati horretan egindako ustezko diru desbideraketez.
Fiskala sei hilabete baino gehiagoz aritu zen ikertzen, Ertzaintzaren eta Guardia Zibilaren laguntzarekin eta Estatuko Fiskal Nagusiaren baimenarekin. Hala, 5,8 milioi euroko ordainketa “fiktizioak” atzeman zituen. Agerkari madrildarrak 550.000 euroko balioa zuen hormigonatzeko instalazio baten berri ematen du: “Ez zen baimenik eskatu Beasaingo Udalean, eta ez zen inoiz eraiki”.
Fakturazioaren bikoizketa eta prezio kontrajarri neurrigabekoak ere egon zitezkeela ondorioztatu zuen fiskalak, hasierako aurrekontukoak baino askoz tarifa garestiagoak ordaindu baitziren zenbait kasutan –5 milioi euroko aldearekin–.
2015etik Eusko Legebiltzarrean susmoak
Fiskaltzaren esku-hartzea orain jakin dugu, baina ustezko irregulartasunen berri emana zuen lehenago Gara egunkariak, eta jada 2015ean, Dani Maeztu EH Bilduko parlamentariak Beasaingo zati horretan izandako gainkostuen inguruko hainbat galdera egin zizkion Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuari.
Maezturen arabera kasuren batean aurreikusitakoa baino hamar bidez gehiago ordaindu zen AHTren lanak egiteko. Sailburuak erantzun zuen ADIFek onetsitako aldaketak izan zirela eta obraren proiektu eraldatuetan azaltzen zela justifikazioa. Nolanahi ere, hormigonatze instalazioari buruz, Oregik onartu zuen ez zela eraiki.
Beasaingo Euskal Y-aren zati hori 2009an esleitu zitzaion Dragados (%47), Ossa (%24), Iza (%14) eta Campezo (%15) enpresek osatutako UTEari (aldi baterako enpresa elkartea) eta obrek %26ko gain kostua izan zuten: 47,3 milioi eurotan adjudikatutakoa 55,2 milioi kostako da.
Diligentziarik gabeko artxiboa egun gutxitan
El Diario.es-ek dioenez, Arabako fiskalak poliziarekin adostu zuen auzia perituen bidez ikertzen segitzea, horretarako baimena lortu zuen Estatuko fiskalaren partetik. Horrez gain, auzia Gipuzkoako lurraldera mugatzen zenez, hango fiskalaren esku utzi zuen, ikerketaren informazio guztiarekin.
Gipuzkoako fiskal Idoia Zuriarrainek 2017ko apirilaren 6an jaso zuen dokumentazioa; baina hortik egun gutxira, apirilaren 24an auzia artxibatu egin zuen, diligentziarik egin gabe –beti ere aipaturiko iturriaren arabera–. Fiskalaren aburuz ez dago “nahikoa elementu” esateko deliturik dagoenik, ordainketak “konpentsatuak” izan zirelako eta justifikatuak izan eta gero gain kostua “zero euro” delako.
Arriolak ez daki ezer
“Ez dut horren inguruko inolako berririk, ez dakit zertaz ari zaren”. Horrelaxe erantzun zion Iñaki Arriola Ingurumen sailburuak kazetariari auzi horren inguruan galdetzean. Gobernu kontseiluaren asteroko prentsaurrekoan egin zituen adierazpenok Arriolak, Beasaingo zati hori esleitu zenean Garraio sailburu izan zenak.
Josu Erkoreka gobernuko bozeramaileak, bere aldetik esan zuen Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoek ere ez dutela ustezko iruzur kasuaren eta fiskaltzaren ikerketaren jakinarazpenik jaso.