Zure testigantza
Azken bidalketak
- Eraikuntzako lan baldintzak bertatik bertara ezagutu dituzte Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkariek
- ‘Zuloan’ liburuaren ondorioak azaltzeko hitzaldi zikloa abiatuko dugu martxoan
- Eraikuntza arloko “inpunitate zirkuluarekin” amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean
- Igor San Jose (ELA): “AHT izan edo erraustegia izan, eraikuntza enpresek beti irabaziko dute zigor handi bat jarri ezean”
- “Eraikuntza enpresa handiek, azpikontratak erabiliz, plantillak argaldu eta negozio ildoak loditu dituzte “
‘Wall Susa’: AHTren kontrako hormak Piamonten
Atalak: AHTren aktualitatea
Turin eta Lyon arteko trenbide azkarraren kontrako mugimenduak graffitiz eta irudiz josi ditu hormak proiektuak dakarren lurraren suntsiketa salatzeko.
Irailaren 22tik 24ra hiru egunez grafiti egile eta muralistek Italia iparraldeko Piamonte eskualdean dagoen Val di Susa-ko dozenaka horma margotu dituzte AHTren kontrako espresioekin. “Milaka urtetan gizakiak hormetan eta inguratzen gaituzten objektuetan bere eskua utzi du, guregana iritsi diren historiak iritsi dira horrela narrazio bakarraren kaiola saihestuz”, diote ekimenaren antolatzaileek.
AHTk zulatu nahi duen alpeen ertzeko bailara horretan No TAV-eko kideek diote 25 urtez ezin izan dutela halakorik egin, “txuria eta beltza, ongia eta gaizkia, zatitu nahi izan gaituzten medioek, euren definizioekin”. Wall Susa (Susa horma) proiektuarekin muralista, irudigile, serigrafia diseinatzaile, idazle eta ilustratzaileak bildu dira egoera horri buelta emateko. Hauek dira parte hartu duten artistak: Blu, Escif, Eron, Alleg, Cyop e Kaf, Marco Bailone, Aladin, 0stile,Croma, 3Vetro. Eta segidako irudietan emaitza.