Zure testigantza
Azken bidalketak
- Eraikuntzako lan baldintzak bertatik bertara ezagutu dituzte Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkariek
- ‘Zuloan’ liburuaren ondorioak azaltzeko hitzaldi zikloa abiatuko dugu martxoan
- Eraikuntza arloko “inpunitate zirkuluarekin” amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean
- Igor San Jose (ELA): “AHT izan edo erraustegia izan, eraikuntza enpresek beti irabaziko dute zigor handi bat jarri ezean”
- “Eraikuntza enpresa handiek, azpikontratak erabiliz, plantillak argaldu eta negozio ildoak loditu dituzte “
AHT eraikitzeko diruaren %30 Espainiako hiru multinazionalek bereganatu dute
Atalak: Sailkatu gabea
Euskal Y delakoaren esleipenetan Isolux-Corsan, Acciona eta ACS konpainia espainiarrak dira gehien jaso dutenak. Euskal jatorriko enpresak atzealdeko bagoietan geratu dira.
Enpresa batzuk diru asko irabazten ari dira Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako tren lasterraren sare berria eraikitzen; baina diruaren gehiengoa Euskal Herritik kanpora doa, adjudikazioei erreparatzen badiegu. Zehazki, gehien kobratzen duten hamar konpainietatik zazpi espainiar marka multinazionalak dira.
Abenduan kaleratuko dugun Zuloan. Bidaia bat AHT eta lan-esplotazioan barrena liburuak dakartza ikerketa honen emaitzak.
Horretarako, abiadura handiko trenaren obrak banatzen diren 37 zatietatik 34 aztertu ditugu: aldi baterako enpresa-elkarte (ABEE) bakoitza zein konpainiak eta zein portzentajetan osatzen duten jakin ahal izan dugu.
Adifek kudeatutako zatietako adjudikazioen datuak BOE buletin ofizialean daude, ETSrenak aldiz ELA sindikatuaren laguntzaz eta informazio-gordailuak erabiliz lortu ditugu. ABEE bakoitzaren akziodun historikoak eta partizipazioak aztertu eta orotara 26 enpresa-talde atzeman ditugu.
Enpresa guztien artean hiru dira nabarmentzen direnak EAEn AHT egiteko kobratutako diru kopuru handiagatik: Isolux-Corsan Corviamek 348 milioi euro jaso ditu urteotan; Accionak 279 milioi eta ACSk eta bere filialek –Dragados eta Tecsa– 212 milioi. Hiru enpresa hauek esleitutako diru kopuru osoaren %30 bereganatu dute.
Jarduera Euskal Herrian duten eraikuntzako enpresak orokorrean atzealdeko bagoietan geratu dira esleipenen lehiaketan. Gehien kobratu duten hamar enpresetatik hiru baizik ez dira euskal erroren bat dutenak: Balzola Taldea –Geotunel eta Lurgoien– (177 milioi euro), Cycasa (140 milioi euro) eta Amenabar (92 milioi euro). Beste guztiak Espainiako Estatuan eta atzerrian aski ezagunak dira: Ferrovial, FCC, Comsa, Obras Subterraneas…
%60 kanpora
Eusko Jaurlaritzak, eta EAJk Madrilen, interes handia jarri dute Euskal Y-a eraiki dadin, baina bertako enpresariak ez dira etekin handiena ateratzen ari: orain arte esleitutakoaren %60 kanpoko enpresa multinazionalen esku geratu da. Portzentaje hori handiagoa izango litzateke Adifek ez balitu utzi Bergarako “lokarriko” zatiak bertan behera, enpresek eskaintza baxuegia egin zutelako.
Esleitutako diru kopurua –2.500 milioi euro inguru– AHT eraikitzen gastatuko denaren zati bat baino ez da, obretan sortutako “ezusteko” aldaketek azken emaitza asko igo baitute. Bestalde, oraindik egiteke daude zati garesti eta konplikatuenak: hiriburuetarako sarbideak eta geltokiak.
Ekopol unibertsitateko aditu taldearen arabera, denera 10.000 milioi euro kosta lezake proiektuak. Zenbat kobratuko dute hortik langileek? Eta zer bidesari ordainaraziko diete nekearen eta lan-baldintzen ondorioz?