Zure testigantza
Azken bidalketak
- Eraikuntzako lan baldintzak bertatik bertara ezagutu dituzte Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkariek
- ‘Zuloan’ liburuaren ondorioak azaltzeko hitzaldi zikloa abiatuko dugu martxoan
- Eraikuntza arloko “inpunitate zirkuluarekin” amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean
- Igor San Jose (ELA): “AHT izan edo erraustegia izan, eraikuntza enpresek beti irabaziko dute zigor handi bat jarri ezean”
- “Eraikuntza enpresa handiek, azpikontratak erabiliz, plantillak argaldu eta negozio ildoak loditu dituzte “
‘Zuloan’ liburua, datorren astetik aurrera kalean
Atalak: Sailkatu gabea
Urtebeteko lanaren ostean egun gutxi barru izango da kalean Zuloan, AHT eta lan-esplotazioan barrena egindako bidaia baten kronika.
ARGIAk eta Manu Robles-Arangiz Institutuak elkarlanean argitaratutako liburuaren pliegoak jadanik ari dira Lasarte-Oriako Antza inprimategian botatzen.
Durangoko Azokan salgai izango da ARGIAren ohiko txokoan. Horrez gain, besteak beste gure webguneko dendan ere eskuratu ahal izango duzu (168 orrialde, 14 euro).
Abiadura handiko treneko obretan ibili da Urko Apaolaza kazetaria, ELA sindikatuarekin batera. Hesi laranja gurutzatu eta hor ondoan daukagun lan-esplotazioaren azpimundu batekin egin du topo: ordua 6 euro kobratzen duten beharginak, Gizarte Segurantzari iruzurra… Lehen eskuko dokumentazio eta testigantzekin, liburu honek erakusten du Euskal Y deiturikoan teoriak eta errealitateak askotan ez dutela bat egiten.
Estitxu Eizagirre ARGIAko kazetariak egilea elkarrizketatu du aste honetako ARGIAn eta bertan kontatzen du Apaolazak AHTko obren barrunbeetan ikusitakoa: