Zuloan
Hasiera » AHTren aktualitatea » Eraikuntza arloko “inpunitate zirkuluarekin” amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean
Ots27 0

Eraikuntza arloko “inpunitate zirkuluarekin” amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean

Atalak: AHTren aktualitatea, Tuneleko jendea

ELAko kideek ‘Zuloan’ liburuaren ale bana eman die Legebiltzarreko talde politiko guztiei, aurretik Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin bezala (arg: Eusko Legebiltzarra)

 

AHTn eta beste zenbait obra publikotan dabiltzan langileen egoeraz azkenaldian zabaldu den kezka Eusko Legebiltzarrera eraman du ELAk. Igor San Jose eta Luis Fernandez sindikatuko kideak Lana eta Justizia batzordean izan dira, EH Bilduk gonbidatuta, eta azaldu dute eraikuntza arloko lan hitzarmenak “sistematikoki” urratzen direla.

Salaketa hori egiteko Zuloan liburuaren ondorioetan oinarritu dira. ARGIAk eta Manu Robles-Arangizek argitaraturako kronikan, AHTko beharginen eguneroko lan baldintzak zein diren kontatzen du Urko Apaolaza kazetariak testigantzen bidez. “Liburuak oso ondo azaltzen du zein den egoera eta adibide garbiak ematen ditu”, esan du San Josek. Ikerketa horri esker azaleratutako lan-esplotazio kasu zehatzen berri ere eman dute Legebiltzarrean.

Herrilanetako “prekarietatearen” aurrean Eusko Jaurlaritzak duen erantzukizuna nabarmendu dute sindikalistek, eta eraikuntza arloan orokorrean dagoen “inpunitate zirkuluarekin” amaitzeko eskatu dute: “Inpunitate hori esleipenekin hasten da”, azaldu du Fernandezek.

EAJ: “Tamalez, lan erreformek horrelako egoerak ekarri dituzte”

Kritika horiei erantzunez, EAJko ordezkari Begoña Otalorak esan du esleipenak “sektore publikoko kontratuen legearen arabera” egiten direla, “derrigorrez bete beharrekoak”. Parlamentari jeltzalearen ustez Jaurlaritzak “ez du beste aldera begiratzen”, behin baina gehiagotan sindikatu abertzaleak egotzi dion moduan. Hala ere, onartu du Espainiako lan erreformek “tamalez hemen esan direnak bezalako egoerak” ekar ditzaketela.

ELA Obra Publikoan Jaurlaritzak ahalbidetutako prekarietate ta iruzur kronikoaz ari zaigu lana ta Justizia batzordean @ehbildu k gonbidatuta pic.twitter.com/4H1kPrJV23

— Rebeka Ubera (@RebekaUbera) 2018(e)ko otsailak 26

Gaur Igor San Josek eta @lfernandezela-k agerraldia egin dute @PVasco_EuskoL-en obra publikoetan gertatzen ari dena azaltzeko, bereziki #AHT erainkuntzan (agerraldia @ehbildu_legebil-ko @RebekaUbera-k eskatu du) pic.twitter.com/XHgGVLFaZd

— mrafundazioa (@mrafundazioa) 2018(e)ko otsailak 26

Talde parlamentari guztiek adierazi dute salaketa horien aurrean lanean jarraitzeko beharra. Zentzu horretan, ELAk hainbat proposamen eman ditu, hala nola: esleipendunak ziurtatzea araudia betetzen dela; ordutegiak kontrolatzea; ikuskaritzarekin elkarlana; esleipenetan baremoak zorroztea…

“Duela 15 urte gertatzen ez zen bezala, orain inork ez du zalantzan jartzen eraikuntza enpresek hitzarmen kolektiboak etengabe urratzen dituztela –azaldu du Fernandezek–. Lan erreformak trikimailu ugari ematen ditu hitzarmenak saihesteko, baina enpresek ez dituzte erabili behar izaten: besterik gabe ez dute hitzarmena betetzen, eta ilegalki egiten dute hori”.

 


 

ZULOAN. Bidaia bat AHT eta lan-esplotazioan barrena liburua hemen erosi dezakezu 14 eurotan.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Zure testigantza

AHTko obren lan-baldintzez informaziorik baduzu, jarri gurekin harremanetan: zuloan@argia.eus

Azken bidalketak

  • Eraikuntzako lan baldintzak bertatik bertara ezagutu dituzte Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkariek
  • ‘Zuloan’ liburuaren ondorioak azaltzeko hitzaldi zikloa abiatuko dugu martxoan
  • Eraikuntza arloko “inpunitate zirkuluarekin” amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean
  • Igor San Jose (ELA): “AHT izan edo erraustegia izan, eraikuntza enpresek beti irabaziko dute zigor handi bat jarri ezean”
  • “Eraikuntza enpresa handiek, azpikontratak erabiliz, plantillak argaldu eta negozio ildoak loditu dituzte “

Iruzkin berriak

  • AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek | AHT gelditu! Elkarlana(e)k AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek bidalketan
  • Mikel(e)k “Azala beltza eduki behar al dut AHTren lanetan esklabo izateko?” bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • AHTren aktualitatea
  • Dokumentuak
  • Sailkatu gabea
  • Tuneleko jendea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA