Zuloan
Hasiera » Sailkatu gabea » Aitzurrak eta katiuskak Angiozarren: AHTren obrei aurre egiteko zuhaitzak aldatuko dituzte
Mar16 0

Aitzurrak eta katiuskak Angiozarren: AHTren obrei aurre egiteko zuhaitzak aldatuko dituzte

Atalak: Sailkatu gabea

zuhaitzak

Euskal Y-aren Bergarako korapiloa eraikitzeko proiektua berriz martxan jartzekotan direnean, AHT Gelditu! Elkarlanak zuhaitzak landatuz erantzungo die abiadura handiko asmoei, igandean Angiozarren.

Toki estrategikoan dago Bergarako Angiozar auzoa, EAEko Euskal Y-aren sarearen korapilo nagusian baitago eta bailara hartatik pasako da bete-betean abiadura handiko trena. Angioztarrak aspalditik daude AHTren kontrako borrokan murgilduta; 2007an esaterako proiektuaren inguruko bozketa egin zuten: 248 auzotarretik 195ek eman zuten kontrako botoa. Orain, Espainiako Gobernua zailtasun teknikoak eta finantza arazoak izaten ari da trenbide zati hori eraikitzeko eta ondorioz obrak berriz esleitzeko asmotan da.

Abagune horretan, AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizazioa antolatu du martxoaren 19an, goizeko 10:30etan. Sinbolikotik harago doan ekintza zuzena egingo dute: zuhaitzak aldatu. Herritarrei dei egin diete katiuskak eta aitzurrak hartuta “lurraren zein beste eredu sozialaren alde borrokatzeko”.

Angiozarrera joateko zutabeak antolatu dituzte Euskal Herriko hainbat txokotatik. Hala, autobusak irtengo dira Bilbo, Basauri, Galdakao, Zornotza, Iruñea eta Barañaindik.

AHTk eragingo dituen kalteak errepasatu dituzte. Besteak beste azaldu dute Red Eéctrica de Esapañak eraiki nahi duen Gueñes-Itsaso  arteko goi tentsioko linea edo Garoñako zentral nuklearrari bizitza luzatzeko asmoek zerikusia izan dezaketela AHT elektrizitatez hornitzeko beharrekin: “Honek argi uzten digu AHTren proiektua ez dela linea huts bat, eta zabortegiez gain, beste hainbat osagai dituela”.

Aurrekontuetan Eusko Jaurlaritzak AHTrentzako 350 milioi euro erreserbatu izana ere gogor kritikatu dute ekimenaren deitzaileek:  “AHT pobreek ordainduko dugu baina aberatsek erabiliko dute”, azaldu dute, berriki unibertsitateko Ekopol taldeak egindako txostenean oinarrituta.

Igandeko hitzordura gonbidatzeko honako bideoa osatu dute:

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Zure testigantza

AHTko obren lan-baldintzez informaziorik baduzu, jarri gurekin harremanetan: zuloan@argia.eus

Azken bidalketak

  • Eraikuntzako lan baldintzak bertatik bertara ezagutu dituzte Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkariek
  • ‘Zuloan’ liburuaren ondorioak azaltzeko hitzaldi zikloa abiatuko dugu martxoan
  • Eraikuntza arloko “inpunitate zirkuluarekin” amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean
  • Igor San Jose (ELA): “AHT izan edo erraustegia izan, eraikuntza enpresek beti irabaziko dute zigor handi bat jarri ezean”
  • “Eraikuntza enpresa handiek, azpikontratak erabiliz, plantillak argaldu eta negozio ildoak loditu dituzte “

Iruzkin berriak

  • AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek | AHT gelditu! Elkarlana(e)k AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek bidalketan
  • Mikel(e)k “Azala beltza eduki behar al dut AHTren lanetan esklabo izateko?” bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • AHTren aktualitatea
  • Dokumentuak
  • Sailkatu gabea
  • Tuneleko jendea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA