Zuloan
Hasiera » AHTren aktualitatea » 21 kilometroko tunela Altzania azpian?
Uzt13 0

21 kilometroko tunela Altzania azpian?

Atalak: AHTren aktualitatea

Altzania eta Etxegarateko parajeak hango mendi handiena den Txurruko Puntatik (argazkia: Mendiola Araba / Flickr)

Gipuzkoa eta Nafarroa AHTrekin lotzeko konexioa Ezkion egiteak zailtasun tekniko ugari lituzke, eta Sakanako trazatuak ere 5,7 kilometro tunel, 15 zubi-bide eta ia 900 milioi euroko gastua dauka.

 

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura sailburuak eta Manu Ayerdi Nafarroako lehendakariordeak bidaia egin dute Madrilera asteazkenean: Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroaren bulegoan hitzordua zuten jarrita Abiadura Handiko Trenaren konexioaz aritzeko.

Espainiako ministerioak konpromisoa hartu du urte amaierarako “azterketa informatibo” bat egiteko bi konexio posiblez: Ezkiokoa –Altzaniatik, 55 km– eta Gasteizkoa –Sakanatik, 76 km– . Bileraren ostean, halako proiektuekin instituzioek erabili ohi duten jerga anbiguoarekin hitz egin dute: “Zer proiektu nahi dugun esatea ahalbidetuko digun azterketa egitea adostu dugu”, azaldu du Tapiak.

Hala ere, Dela Sernak bere agerraldian ikusarazi du uste baino zehaztuago dutela trazatu bakoitza –egiaz, aspaldiko proiektuak dira orain aztertuko dituztenak, krisi garai aurrekoak–. Europa Press agentziak jaso ditu segidako datuok eta Diario de Navarrak ere zabaldu ditu:

  • Iruñea-Ezkio ibilbidea. 55 kilometrotik 31 lurrazpitik izango lirateke, Aizkorri eta Aralar Natur Parkeek osatzen dute korridore ekologikoaren erdian dagoen Altzaniako mendizerra zulatuko luke, eta tunel luzeena 21 kilometrokoa izan litzateke. Horrez gain 17 zubi-bide aurreikusten dira –denera 3,2 kilometro– luzeena ia 700 metrokoa. Proiektu honek 1.670 milioi euroko kostua izango luke ministerioaren arabera, BEZa kontuan izan gabe.
  • Iruñea-Gasteiz. Sakanako egungo trazatuaren nahiko paraleloan, 5,7 kilometro tunel eraikiko lirateke –luzeena 1,9 kilometrokoa– eta 15 zubi-bide –denera 1,8 kilometro– luzeena 450 metrokoa. Aurrekontua 720 milioi eurokoa da, BEZa gehituta beraz ia 900 milioi kostako litzateke oraingoaz aparte beste trenbide bat egitea Iruñea eta Gasteiz artean.

Sustapen Ministerioren webeko prentsa-aretoan, harrigarriro, ez da horren inguruko informaziorik ageri, eta Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak zabaldutako prentsa oharretan (hemen eta hemen) ere datu zehatzok jartzea saihestu dute.

Agintariek Madrilen bilduta (argazkia: Nafarroako Gobernua)

Soluzio merke eta errazena, baztertua

 

Madrilgo bileran erabaki potolo bakarra hartu da: ez da oraingo plataforma aprobetxatuko, ez hirugarren errailik jarriko ere. Azterketa informatiboak ez du jasoko, beraz, hasiera batean konexiorako soluzio merke eta errazena dirudiena.

Iruñea eta Gasteiz artean dagoen zabalera handiko trenbide trazatuaren erdian hirugarren errail bat jarrita, Europako estandarretara eta Euskal Y-ra konektatu ahal izango litzateke Nafarroako trenbide sarea –Donostia eta Irun arteko trenbide arrunta Iparraldekora egokitzeko egingo duten bezalaxe–. Zenbait kalkuluren arabera, AHTren kilometro bakoitzak 10 milioi euroko kostua badu, hirugarren errailak 1 edo 2 milioi baino ez.

Hain zuzen, soluzio horren alde egin du Nafarroa Erdialdeko Trenaren aldeko plataformak zonalde horretan AHT eraikitzeko asmoei erantzuteko. Euren ustez, hirugarren errailak ahalbidetuko luke bertako herritarrek orain arte izan dituzten tren zerbitzu eta geltokiak mantentzea.

Beste aukera bat Ekologistak Martxan taldeak jarri du mahai gainean, Iruñetik Altsasurainoko plataforma aprobetxatu Europako zabalera estandarra lukeen bigarren trenbide bat jartzeko.

Horiek guztiak baztertu egin dituzte instituzioek eta plataforma berri bat egitea da euren asmoa.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Zure testigantza

AHTko obren lan-baldintzez informaziorik baduzu, jarri gurekin harremanetan: zuloan@argia.eus

Azken bidalketak

  • Eraikuntzako lan baldintzak bertatik bertara ezagutu dituzte Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkariek
  • ‘Zuloan’ liburuaren ondorioak azaltzeko hitzaldi zikloa abiatuko dugu martxoan
  • Eraikuntza arloko “inpunitate zirkuluarekin” amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean
  • Igor San Jose (ELA): “AHT izan edo erraustegia izan, eraikuntza enpresek beti irabaziko dute zigor handi bat jarri ezean”
  • “Eraikuntza enpresa handiek, azpikontratak erabiliz, plantillak argaldu eta negozio ildoak loditu dituzte “

Iruzkin berriak

  • AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek | AHT gelditu! Elkarlana(e)k AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek bidalketan
  • Mikel(e)k “Azala beltza eduki behar al dut AHTren lanetan esklabo izateko?” bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • AHTren aktualitatea
  • Dokumentuak
  • Sailkatu gabea
  • Tuneleko jendea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA