Zuloan
Hasiera » Sailkatu gabea » ‘Zuloan’ liburua, datorren astetik aurrera kalean
Aza24 0

‘Zuloan’ liburua, datorren astetik aurrera kalean

Atalak: Sailkatu gabea

Urtebeteko lanaren ostean egun gutxi barru izango da kalean Zuloan, AHT eta lan-esplotazioan barrena egindako bidaia baten kronika.

ARGIAk eta Manu Robles-Arangiz Institutuak elkarlanean argitaratutako liburuaren pliegoak jadanik ari dira Lasarte-Oriako Antza inprimategian botatzen.

 

Durangoko Azokan salgai izango da ARGIAren ohiko txokoan. Horrez gain, besteak beste gure webguneko dendan ere eskuratu ahal izango duzu (168 orrialde, 14 euro).

Abiadura handiko treneko obretan ibili da Urko Apaolaza kazetaria, ELA sindikatuarekin batera. Hesi laranja gurutzatu eta hor ondoan daukagun lan-esplotazioaren azpimundu batekin egin du topo: ordua 6 euro kobratzen duten beharginak, Gizarte Segurantzari iruzurra… Lehen eskuko dokumentazio eta testigantzekin, liburu honek erakusten du Euskal Y deiturikoan teoriak eta errealitateak askotan ez dutela bat egiten.

Estitxu Eizagirre ARGIAko kazetariak egilea elkarrizketatu du aste honetako ARGIAn eta bertan kontatzen du Apaolazak AHTko obren barrunbeetan ikusitakoa:

“Eguzki epeletan bazoaz kontainer kanpoan atsedenaldian zigarroa erretzen ari direnean tira, baina euria edo hotza egiten duenean asko zailtzen da hor egote hutsa. Ordu pila sartzen dute lan astunean. Eta kanpotik etorriak izanik, hemen ez dute babes sarerik; enpresek hori baliatzen dute eurek esandakoa isilik onartzeko. Oihaneko legea da, lan-hitzarmenez desinformazio handia dute langileek”.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Zure testigantza

AHTko obren lan-baldintzez informaziorik baduzu, jarri gurekin harremanetan: zuloan@argia.eus

Azken bidalketak

  • Eraikuntzako lan baldintzak bertatik bertara ezagutu dituzte Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkariek
  • ‘Zuloan’ liburuaren ondorioak azaltzeko hitzaldi zikloa abiatuko dugu martxoan
  • Eraikuntza arloko “inpunitate zirkuluarekin” amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean
  • Igor San Jose (ELA): “AHT izan edo erraustegia izan, eraikuntza enpresek beti irabaziko dute zigor handi bat jarri ezean”
  • “Eraikuntza enpresa handiek, azpikontratak erabiliz, plantillak argaldu eta negozio ildoak loditu dituzte “

Iruzkin berriak

  • AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek | AHT gelditu! Elkarlana(e)k AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek bidalketan
  • Mikel(e)k “Azala beltza eduki behar al dut AHTren lanetan esklabo izateko?” bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • AHTren aktualitatea
  • Dokumentuak
  • Sailkatu gabea
  • Tuneleko jendea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA