Zuloan
Hasiera » AHTren aktualitatea
Mar13 0

Eraikuntzako lan baldintzak bertatik bertara ezagutu dituzte Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkariek

Posted in AHTren aktualitatea, Tuneleko jendea

Gipuzkoako hainbat obra esanguratsutako errealitate laborala euren begiz ikusi ahal izan dute Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkariek. Zubietako erraustegia, Anoetako estadioa eta abiadura handiko treneko obretan barrena ibili dira astelehenean Igor San Jose ELAko Gipuzkoako eraikuntza arduradunaren laguntzaz. Iker Casanova parlamentariak Twitterreko hari batean idatzi duenez “bidaia atsekabegarria izan da XIX. mendeko lan baldintzetara”. Otsailaren 26an ELA sindikatua Eusko...

Read More
Ots27 0

Eraikuntza arloko “inpunitate zirkuluarekin” amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean

Posted in AHTren aktualitatea, Tuneleko jendea

  AHTn eta beste zenbait obra publikotan dabiltzan langileen egoeraz azkenaldian zabaldu den kezka Eusko Legebiltzarrera eraman du ELAk. Igor San Jose eta Luis Fernandez sindikatuko kideak Lana eta Justizia batzordean izan dira, EH Bilduk gonbidatuta, eta azaldu dute eraikuntza arloko lan hitzarmenak “sistematikoki” urratzen direla. Salaketa hori egiteko Zuloan liburuaren ondorioetan oinarritu dira. ARGIAk eta Manu Robles-Arangizek argitaraturako kronikan, AHTko beharginen eguneroko...

Read More
Ots08 0

“Eraikuntza enpresa handiek, azpikontratak erabiliz, plantillak argaldu eta negozio ildoak loditu dituzte “

Posted in AHTren aktualitatea, Tuneleko jendea

Zuloan: bidaia bat AHT eta lan-esplotazioan barrena izeneko liburua kaleratu zuen Urko Apaolazak kazetariak, ELA sindikatuaren Manu Robles-Arangiz fundazioarekin elkarlanean. Aldi baterako enpresa taldeak ari dira eraikuntza zati ezberdinak egiten. Hauek lanak azpikontratatu eta azken hauek beste enpresa bat azpikontratatzen dute. Oso baldintza txarretan, askok ez dute euren eskubideen berri eta gainera alde guztiak dira horren...

Read More
Urt17 0

Gipuzkoako batzarkideei ‘Zuloan’ liburua helarazi diete, eraikuntzako lan baldintzen berri izan dezaten

Posted in AHTren aktualitatea, Tuneleko jendea

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ekonomia Sustapeneko batzordean ELAko kideek azalpenak eman dituzte lurralde horretako eraikuntzan langileen jasaten dituzten lan baldintzen inguruan. Abiadura handiko Trena ere jarri du mahai gainean Igor San Jose sindikatuko ordezkariak eta batzordeko talde politikoei Zuloan liburuaren ale bana eman die. ARGIAk eta Manu Robles-Arangiz fundazioak argitaraturiko liburuan AHTko lan prekarietatearen kronika eta testigantzak irakur daitezke. San Josek batzarkideei...

Read More
Abe19 0

ELAk ‘Zuloan’ liburua bidaliko dio Urkulluri, “obra publikoan dagoen errealitatea ezagutu dezan”

Posted in AHTren aktualitatea, Tuneleko jendea

AHTko lan prekarietatea islatzen duen Zuloan liburua jasoko du Iñigo Urkullu lehendakariak ELAk bidalita, “obra publikoko errealitatea ezagutu dezan”. Sindikatuko idazkari nagusi Adolfo Txiki Muñoz horrela zuzendu zaio lehendakariari: “Irakurri Zuloan liburua eta adituko duzu nola esplotatzen den AHTko obretan”. ELAren Industria eta Eraikuntza Federazioak asteartean Donostian antolatu duen kongresuan egin ditu hitzok Muñozek. Federazioak 40.000 afiliatutik gora du...

Read More
Abe13 0

“Zenbat karpeta daude tiraderetan gordeta, AHT edo bestelako kontu ezkutuez?”

Posted in AHTren aktualitatea, Tuneleko jendea

Unai Oñederra Manu Robles-Arangizeko kideak galdera horixe egin du astearte arratsaldean Zuloan liburuaz hitz egiterakoan. ARGIAk eta Manu Robles-Arangizek argitaraturiko lanaren aurkezpena egin dute Donostiako Kaxilda liburu-dendan Oñederrak eta Urko Apaolaza egileak. AHTren lan-esplotazio kasuak salatzen eta ikertzen aritu da urte askoan ELA sindikatua, eta kazetariari dokumentazio hori guztia biltzen zuen “karpeta arrosa” pasa ziotenekoa kontatu du aurkezleak, tiraderetan edo...

Read More
Abe05 0

‘Zuloan’ liburuaren aurkezpena abenduaren 12an Donostian

Posted in AHTren aktualitatea

Jadanik eskuan ditugu Zuloan liburuaren aleak, ARGIA eta Manu Robles-Arangiz Institutuaren arteko elkarlanari esker argitaratua. AHTko obren barrunbeetan langileek bizi dituzten baldintza prekarioak eta azpikontraten joko iluna lehen eskutik kontatzen du lanak. Durangoko Azokako ARGIAren mahaian aurkituko duzu egunotan, webguneko dendan ere eskura liteke. Liburuaren aurkezpena abenduaren 12an izango da, asteartearekin, Donostiako Kaxilda liburu-denda alternatiboan (Arroka kalea 2, Easo Plaza...

Read More
Aza28 0

AHT eraikitzeko 500 milioi gehiago aurreratuko ditu Eusko Jaurlaritzak

Posted in AHTren aktualitatea

EAEko administrazioak beregain hartu ditu Gipuzkoako zatiko obra gehiago, tartean Adifek gaizki egindako hainbat tunel berritzea. Ondoren, onartu berri den kupotik kenduko dute diru hori.   Eusko Jaurlaritza prest dago diru gehiago jartzeko Euskal Y-ko obrek abiada gal ez dezaten. Iñigo  Urkulluren gobernuak estrategikotzat dauka proiektua eta kupotik tirako du, eraikuntza enpresek 500 milioi euroren truke obra zibil handiarekin segi dezaten. Joan den maiatzean EAJk Madrilen PPren...

Read More
Urr19 0

Gipuzkoako obra nagusiak “geldituko” dituela ohartarazi du ELAk, prekarietatearekin amaitzen ez bada

Posted in AHTren aktualitatea, Tuneleko jendea

Eraikuntzaren arloan, Gipuzkoan egoera jasanezina bizi dutela azaldu du sindikatuak, AHT, erraustegia, Anoeta eta beste obra askotan azpikontratazioa eta prekarietatea nagusi direlako. Mobilizazioak azkartuko dituztela iragarri dute. Lan baldintza kaskarrek, iruzurrek eta istripuek gaina hartu dute Gipuzkoako eraikuntzan, ELAren esanetan. Lurralde Hitzarmenaren erdia ere ez dute kobratzen langileek askotan, eta lanaldiak “gehiegizkoak” direla salatu dute. Obra nagusietako adibidea jarri...

Read More
Urr05 0

‘Wall Susa’: AHTren kontrako hormak Piamonten

Posted in AHTren aktualitatea

Turin eta Lyon arteko trenbide azkarraren kontrako mugimenduak graffitiz eta irudiz josi ditu hormak proiektuak dakarren lurraren suntsiketa salatzeko. Irailaren 22tik 24ra hiru egunez grafiti egile eta muralistek Italia iparraldeko Piamonte eskualdean dagoen Val di Susa-ko dozenaka horma margotu dituzte AHTren kontrako espresioekin. “Milaka urtetan gizakiak hormetan eta inguratzen gaituzten objektuetan bere eskua utzi du, guregana iritsi diren historiak iritsi dira horrela narrazio...

Read More
1 / 3123Hurrengoa»

Zure testigantza

AHTko obren lan-baldintzez informaziorik baduzu, jarri gurekin harremanetan: zuloan@argia.eus

Azken bidalketak

  • Eraikuntzako lan baldintzak bertatik bertara ezagutu dituzte Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkariek
  • ‘Zuloan’ liburuaren ondorioak azaltzeko hitzaldi zikloa abiatuko dugu martxoan
  • Eraikuntza arloko “inpunitate zirkuluarekin” amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean
  • Igor San Jose (ELA): “AHT izan edo erraustegia izan, eraikuntza enpresek beti irabaziko dute zigor handi bat jarri ezean”
  • “Eraikuntza enpresa handiek, azpikontratak erabiliz, plantillak argaldu eta negozio ildoak loditu dituzte “

Iruzkin berriak

  • AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek | AHT gelditu! Elkarlana(e)k AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek bidalketan
  • Mikel(e)k “Azala beltza eduki behar al dut AHTren lanetan esklabo izateko?” bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • AHTren aktualitatea
  • Dokumentuak
  • Sailkatu gabea
  • Tuneleko jendea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA