Zuloan
Hasiera » Sailkatu gabea
Ots15 0

Igor San Jose (ELA): “AHT izan edo erraustegia izan, eraikuntza enpresek beti irabaziko dute zigor handi bat jarri ezean”

Posted in Sailkatu gabea

Igor San Jose ELAko Gipuzkoako Eraikuntzako arduradunarekin hitz egin du Hala Bedi irratiko A todo gas saioak. Askotan hitz egin da AHT eta errauskailuaren inguruan irratsaioan, baina oraingoan lan harremanen perspektibatik egin dute. ARGIAk eta Manu Robles-Arangiz institutuak elkarlanean kaleratutako Zuloan liburuak, Urko Apaolaza kazetariak idatzia, argitara eman du AHTko obren atzean dagoena errealitatea: “Zuloan liburuak goitik behera desmuntatu du Abiadura Handiko Treneko eraikuntzan...

Read More
Aza24 0

‘Zuloan’ liburua, datorren astetik aurrera kalean

Posted in Sailkatu gabea

Urtebeteko lanaren ostean egun gutxi barru izango da kalean Zuloan, AHT eta lan-esplotazioan barrena egindako bidaia baten kronika. ARGIAk eta Manu Robles-Arangiz Institutuak elkarlanean argitaratutako liburuaren pliegoak jadanik ari dira Lasarte-Oriako Antza inprimategian botatzen.   Durangoko Azokan salgai izango da ARGIAren ohiko txokoan. Horrez gain, besteak beste gure webguneko dendan ere eskuratu ahal izango duzu (168 orrialde, 14 euro). Abiadura handiko treneko obretan ibili da...

Read More
Aza22 0

AHT eraikitzeko diruaren %30 Espainiako hiru multinazionalek bereganatu dute

Posted in Sailkatu gabea

Euskal Y delakoaren esleipenetan Isolux-Corsan, Acciona eta ACS konpainia espainiarrak dira gehien jaso dutenak. Euskal jatorriko enpresak atzealdeko bagoietan geratu dira. Enpresa batzuk diru asko irabazten ari dira Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako tren lasterraren sare berria eraikitzen; baina diruaren gehiengoa Euskal Herritik kanpora doa, adjudikazioei erreparatzen badiegu. Zehazki, gehien kobratzen duten hamar konpainietatik zazpi espainiar marka multinazionalak dira. Abenduan kaleratuko...

Read More
Mar30 0

AHTren Hernaniko obretako azpikontratak onartu du Gipuzkoako hitzarmena ezartzea

Posted in Dokumentuak, Sailkatu gabea, Tuneleko jendea

ARGIAk langileen esplotazioaren berri eman ostean, enpresak lan-baldintzak hobetzeko konpromisoa sinatu du ELA sindikatuarekin. Obretan izan gara berriz ere egoera zein den ikusteko.   Urko Apaolaza Avila   “Uda honetan, zorterik badugu, oporrak hartuko ditugu”, halaxe esan digu kaskoa jantzi eta hormigoizko biaduktorantz lanera joan baino lehen. Hernaniko zatian AHT egiten ari diren Encofrados y Puentes Castilla S.L azpikontratako langileak aldarte ezberdinez sumatu ditugu,...

Read More
Mar16 0

Aitzurrak eta katiuskak Angiozarren: AHTren obrei aurre egiteko zuhaitzak aldatuko dituzte

Posted in Sailkatu gabea

Euskal Y-aren Bergarako korapiloa eraikitzeko proiektua berriz martxan jartzekotan direnean, AHT Gelditu! Elkarlanak zuhaitzak landatuz erantzungo die abiadura handiko asmoei, igandean Angiozarren. Toki estrategikoan dago Bergarako Angiozar auzoa, EAEko Euskal Y-aren sarearen korapilo nagusian baitago eta bailara hartatik pasako da bete-betean abiadura handiko trena. Angioztarrak aspalditik daude AHTren kontrako borrokan murgilduta; 2007an esaterako proiektuaren inguruko bozketa egin zuten:...

Read More
Ots17 0

Amiantoa eta Lonbardiako AHT egiten ari diren langileekiko mespretxua

Posted in Sailkatu gabea

Milan-Genovaren “hirugarren erraila” eraikitzen ari den konpainiaren arduradunak izoztuta utzi ditu hango herritarrak: “Amiantoa dagoela? Gaixotasuna 30 urte barru arte azaltzen ez den bitartean…”. Piamonteko Val di Susan urteak daramatzate borrokan abiadura handiko tren proiektuen kontra; Europa mailan nekez aurkituko da halako oposizio handirik, herri asanbladetatik ernatua. Tunel erraldoiekin zeharkatu nahi dituzte Alpeak Turin eta Lyon arteko linea osatzeko, eta herritarren...

Read More

Zure testigantza

AHTko obren lan-baldintzez informaziorik baduzu, jarri gurekin harremanetan: zuloan@argia.eus

Azken bidalketak

  • Eraikuntzako lan baldintzak bertatik bertara ezagutu dituzte Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkariek
  • ‘Zuloan’ liburuaren ondorioak azaltzeko hitzaldi zikloa abiatuko dugu martxoan
  • Eraikuntza arloko “inpunitate zirkuluarekin” amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean
  • Igor San Jose (ELA): “AHT izan edo erraustegia izan, eraikuntza enpresek beti irabaziko dute zigor handi bat jarri ezean”
  • “Eraikuntza enpresa handiek, azpikontratak erabiliz, plantillak argaldu eta negozio ildoak loditu dituzte “

Iruzkin berriak

  • AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek | AHT gelditu! Elkarlana(e)k AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek bidalketan
  • Mikel(e)k “Azala beltza eduki behar al dut AHTren lanetan esklabo izateko?” bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • AHTren aktualitatea
  • Dokumentuak
  • Sailkatu gabea
  • Tuneleko jendea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA