Eraikuntzako lan baldintzak bertatik bertara ezagutu dituzte Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkariek
Gipuzkoako hainbat obra esanguratsutako errealitate laborala euren begiz ikusi ahal izan dute Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkariek. Zubietako erraustegia, Anoetako estadioa eta abiadura handiko treneko obretan barrena ibili dira astelehenean Igor San Jose ELAko Gipuzkoako eraikuntza arduradunaren laguntzaz. Iker Casanova parlamentariak Twitterreko hari batean idatzi duenez “bidaia atsekabegarria izan da XIX. mendeko lan baldintzetara”. Otsailaren 26an ELA sindikatua Eusko...
Read More‘Zuloan’ liburuaren ondorioak azaltzeko hitzaldi zikloa abiatuko dugu martxoan
Abiadura Handiko Treneko beharginen lan baldintzak lehen eskutik ikertu ditugu Zuloan. Bidaia bat AHT eta lan-esplotazioan barrena liburuan, Manu Robles-Arangiz institutuarekin elkarlanean. Langileen testigantzak eta prekarietate kasu zehatzak aurkezteaz gain, lan honek eraikuntzaren arloko gaur egungo egoeraren argazki orokorra ere ematen du. Liburuak zabalpen handia izan du, besteak beste Gipuzkoako Batzar Nagusietara eta Eusko Legebiltzarrera eraman du ELA sindikatuak, parlamentariek...
Read MoreEraikuntza arloko “inpunitate zirkuluarekin” amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean
AHTn eta beste zenbait obra publikotan dabiltzan langileen egoeraz azkenaldian zabaldu den kezka Eusko Legebiltzarrera eraman du ELAk. Igor San Jose eta Luis Fernandez sindikatuko kideak Lana eta Justizia batzordean izan dira, EH Bilduk gonbidatuta, eta azaldu dute eraikuntza arloko lan hitzarmenak “sistematikoki” urratzen direla. Salaketa hori egiteko Zuloan liburuaren ondorioetan oinarritu dira. ARGIAk eta Manu Robles-Arangizek argitaraturako kronikan, AHTko beharginen eguneroko...
Read More“Eraikuntza enpresa handiek, azpikontratak erabiliz, plantillak argaldu eta negozio ildoak loditu dituzte “
Zuloan: bidaia bat AHT eta lan-esplotazioan barrena izeneko liburua kaleratu zuen Urko Apaolazak kazetariak, ELA sindikatuaren Manu Robles-Arangiz fundazioarekin elkarlanean. Aldi baterako enpresa taldeak ari dira eraikuntza zati ezberdinak egiten. Hauek lanak azpikontratatu eta azken hauek beste enpresa bat azpikontratatzen dute. Oso baldintza txarretan, askok ez dute euren eskubideen berri eta gainera alde guztiak dira horren...
Read MoreGipuzkoako batzarkideei ‘Zuloan’ liburua helarazi diete, eraikuntzako lan baldintzen berri izan dezaten
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ekonomia Sustapeneko batzordean ELAko kideek azalpenak eman dituzte lurralde horretako eraikuntzan langileen jasaten dituzten lan baldintzen inguruan. Abiadura handiko Trena ere jarri du mahai gainean Igor San Jose sindikatuko ordezkariak eta batzordeko talde politikoei Zuloan liburuaren ale bana eman die. ARGIAk eta Manu Robles-Arangiz fundazioak argitaraturiko liburuan AHTko lan prekarietatearen kronika eta testigantzak irakur daitezke. San Josek batzarkideei...
Read MoreELAk ‘Zuloan’ liburua bidaliko dio Urkulluri, “obra publikoan dagoen errealitatea ezagutu dezan”
AHTko lan prekarietatea islatzen duen Zuloan liburua jasoko du Iñigo Urkullu lehendakariak ELAk bidalita, “obra publikoko errealitatea ezagutu dezan”. Sindikatuko idazkari nagusi Adolfo Txiki Muñoz horrela zuzendu zaio lehendakariari: “Irakurri Zuloan liburua eta adituko duzu nola esplotatzen den AHTko obretan”. ELAren Industria eta Eraikuntza Federazioak asteartean Donostian antolatu duen kongresuan egin ditu hitzok Muñozek. Federazioak 40.000 afiliatutik gora du...
Read More“Zenbat karpeta daude tiraderetan gordeta, AHT edo bestelako kontu ezkutuez?”
Unai Oñederra Manu Robles-Arangizeko kideak galdera horixe egin du astearte arratsaldean Zuloan liburuaz hitz egiterakoan. ARGIAk eta Manu Robles-Arangizek argitaraturiko lanaren aurkezpena egin dute Donostiako Kaxilda liburu-dendan Oñederrak eta Urko Apaolaza egileak. AHTren lan-esplotazio kasuak salatzen eta ikertzen aritu da urte askoan ELA sindikatua, eta kazetariari dokumentazio hori guztia biltzen zuen “karpeta arrosa” pasa ziotenekoa kontatu du aurkezleak, tiraderetan edo...
Read MoreGipuzkoako obra nagusiak “geldituko” dituela ohartarazi du ELAk, prekarietatearekin amaitzen ez bada
Eraikuntzaren arloan, Gipuzkoan egoera jasanezina bizi dutela azaldu du sindikatuak, AHT, erraustegia, Anoeta eta beste obra askotan azpikontratazioa eta prekarietatea nagusi direlako. Mobilizazioak azkartuko dituztela iragarri dute. Lan baldintza kaskarrek, iruzurrek eta istripuek gaina hartu dute Gipuzkoako eraikuntzan, ELAren esanetan. Lurralde Hitzarmenaren erdia ere ez dute kobratzen langileek askotan, eta lanaldiak “gehiegizkoak” direla salatu dute. Obra nagusietako adibidea jarri...
Read MoreAHTren Hernaniko obretako azpikontratak onartu du Gipuzkoako hitzarmena ezartzea
ARGIAk langileen esplotazioaren berri eman ostean, enpresak lan-baldintzak hobetzeko konpromisoa sinatu du ELA sindikatuarekin. Obretan izan gara berriz ere egoera zein den ikusteko. Urko Apaolaza Avila “Uda honetan, zorterik badugu, oporrak hartuko ditugu”, halaxe esan digu kaskoa jantzi eta hormigoizko biaduktorantz lanera joan baino lehen. Hernaniko zatian AHT egiten ari diren Encofrados y Puentes Castilla S.L azpikontratako langileak aldarte ezberdinez sumatu ditugu,...
Read More“Hirugarren errailak” Europara ez, Ekialde Hurbileko basamortura garamatza
Astigarraga-Irun artean trenbide arruntaren zabalera AHTra egokitzeko obretan izan dira berrikitan agintariak, eta argitu digute 2019an amaitu dezaketela “hirugarren erraila”. Ezagutu nolako eskarmentua duten lan hori egingo dutenak. “Frantziarekin” 2019an egon gaitezkeela AHT bidez konektaturik. Halaxe saldu zuten duela egun batzuk hedabide nagusiek Astigarraga eta Irun arteko trenbide arruntean Espainiako Gobernuak hasiko dituen obrak. “Hirugarren erraila” deitzen zaion horrekin...
Read More
Iruzkin berriak