Hasiera »
Zuloan bloga - Zuloan
Zure testigantza
Azken bidalketak
- Eraikuntzako lan baldintzak bertatik bertara ezagutu dituzte Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkariek
- ‘Zuloan’ liburuaren ondorioak azaltzeko hitzaldi zikloa abiatuko dugu martxoan
- Eraikuntza arloko “inpunitate zirkuluarekin” amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean
- Igor San Jose (ELA): “AHT izan edo erraustegia izan, eraikuntza enpresek beti irabaziko dute zigor handi bat jarri ezean”
- “Eraikuntza enpresa handiek, azpikontratak erabiliz, plantillak argaldu eta negozio ildoak loditu dituzte “
‘Zuloan’ liburua, datorren astetik aurrera kalean
2017-11-24 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Urtebeteko lanaren ostean egun gutxi barru izango da kalean Zuloan, AHT eta lan-esplotazioan barrena egindako bidaia baten kronika.
ARGIAk eta Manu Robles-Arangiz Institutuak elkarlanean argitaratutako liburuaren pliegoak jadanik ari dira Lasarte-Oriako Antza inprimategian botatzen. (gehiago…)
AHT eraikitzeko diruaren %30 Espainiako hiru multinazionalek bereganatu dute
2017-11-22 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Euskal Y delakoaren esleipenetan Isolux-Corsan, Acciona eta ACS konpainia espainiarrak dira gehien jaso dutenak. Euskal jatorriko enpresak atzealdeko bagoietan geratu dira.
Enpresa batzuk diru asko irabazten ari dira Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako tren lasterraren sare berria eraikitzen; baina diruaren gehiengoa Euskal Herritik kanpora doa, adjudikazioei erreparatzen badiegu. Zehazki, gehien kobratzen duten hamar konpainietatik zazpi espainiar marka multinazionalak dira.
Abenduan kaleratuko dugun Zuloan. Bidaia bat AHT eta lan-esplotazioan barrena liburuak dakartza ikerketa honen emaitzak. (gehiago…)
Gipuzkoako obra nagusiak “geldituko” dituela ohartarazi du ELAk, prekarietatearekin amaitzen ez bada
2017-10-19 // AHTren aktualitatea, Tuneleko jendea // Iruzkinik ez
Gipuzkoako eraikuntza arloko ELAko kideek Donostian ostegunean egin duten agerraldia (arg: ELA)
Eraikuntzaren arloan, Gipuzkoan egoera jasanezina bizi dutela azaldu du sindikatuak, AHT, erraustegia, Anoeta eta beste obra askotan azpikontratazioa eta prekarietatea nagusi direlako. Mobilizazioak azkartuko dituztela iragarri dute. (gehiago…)
‘Wall Susa’: AHTren kontrako hormak Piamonten
2017-10-05 // AHTren aktualitatea // Iruzkinik ez
Turin eta Lyon arteko trenbide azkarraren kontrako mugimenduak graffitiz eta irudiz josi ditu hormak proiektuak dakarren lurraren suntsiketa salatzeko.
Irailaren 22tik 24ra hiru egunez grafiti egile eta muralistek Italia iparraldeko Piamonte eskualdean dagoen Val di Susa-ko dozenaka horma margotu dituzte AHTren kontrako espresioekin. “Milaka urtetan gizakiak hormetan eta inguratzen gaituzten objektuetan bere eskua utzi du, guregana iritsi diren historiak iritsi dira horrela narrazio bakarraren kaiola saihestuz”, diote ekimenaren antolatzaileek. (gehiago…)
AHTko lanen auditoria eskatu dute ELAk eta LABek
2017-09-14 // AHTren aktualitatea // Iruzkinik ez
Arabako fiskalak Beasaingo zatian iruzur zantzuak ikusi zituela jakin dugu orain.
Ustezko iruzur eta prebarikazio kasuen aurrean, Euskal Y-ko lanak gelditu eta egoera finantzarioaz gain, ingurumenari eta jendarteari egindako kalteak aztertzea nahi dute.
Sindikatu abertzaleen ustez, berrikitan El Diario.es atariak argitaratutako informazioak are gehiago indartzen du euren eskaera. Egunkari madrildarrak azaldu zuen Arabako fiskalak Beasain Ekialdeko AHTren zatiko obrak ikertu zituela iruzur zantzuak ikusi zituelako, eta horretarako Ertzaintzaren eta Guardia Zibilaren laguntza izan zuela. (gehiago…)
AHTko obretan 5,8 milioi euroko ustezko iruzurra atzeman zuen Arabako fiskaltzak
2017-09-13 // AHTren aktualitatea, Dokumentuak // Iruzkinik ez
El Diario.es-en arabera, salaketa batek hasi zuen ikerketa eta Ertzaintzak eta Guardia Zibilak hartu zuten parte. Kasua Gipuzkoako fiskaltzaren esku uztean, honek artxibatu egin zuen.
Beasain ekialdeko AHTren zatian iruzurra, prebarikazioa, dirua bidegabe eralgitzea eta faltsutasun delituen zantzuak aurkitu zituen Arabako fiskalak. El Diario.es agerkariak kasuaren dokumentazioa eskuratu du eta azaldu duenez Josu Izagirre fiskalak 2016ko uztailean salaketa jaso zuen informazio askorekin –tartean 5 ordu grabazio– AHTko zati horretan egindako ustezko diru desbideraketez.
Fiskala sei hilabete baino gehiagoz aritu zen ikertzen, Ertzaintzaren eta Guardia Zibilaren laguntzarekin eta Estatuko Fiskal Nagusiaren baimenarekin. Hala, 5,8 milioi euroko ordainketa “fiktizioak” atzeman zituen. Agerkari madrildarrak 550.000 euroko balioa zuen hormigonatzeko instalazio baten berri ematen du: “Ez zen baimenik eskatu Beasaingo Udalean, eta ez zen inoiz eraiki”. (gehiago…)
21 kilometroko tunela Altzania azpian?
2017-07-13 // AHTren aktualitatea // Iruzkinik ez
Altzania eta Etxegarateko parajeak hango mendi handiena den Txurruko Puntatik (argazkia: Mendiola Araba / Flickr)
Gipuzkoa eta Nafarroa AHTrekin lotzeko konexioa Ezkion egiteak zailtasun tekniko ugari lituzke, eta Sakanako trazatuak ere 5,7 kilometro tunel, 15 zubi-bide eta ia 900 milioi euroko gastua dauka.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura sailburuak eta Manu Ayerdi Nafarroako lehendakariordeak bidaia egin dute Madrilera asteazkenean: Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroaren bulegoan hitzordua zuten jarrita Abiadura Handiko Trenaren konexioaz aritzeko. (gehiago…)
Trenari bai, AHTrik ez
2017-06-26 // AHTren aktualitatea // Iruzkinik ez
AHTri buruzko kontuetan herritarrek parte hartzea eskatu diote Manu Ayerdi kontseilariari (Argazkia: Ekinklik)
Ekainaren 22an elkarretaratzea egin zuten Iruñean AHTren kontra diharduten hainbat kolektibok: Erriberako Tren Sozialaren Aldeko plataformak, Nafarroa Erdialdeko Trenaren aldeko elkarteak, AHT Gelditu Elkarlana koordinadorak eta Sustrai Erakuntzak.
Bilkuran salatu dute AHTk Nafarroan ekarriko dituen kalteak: gastu ekonomiko itzela, ingurumenari txikizioa, ohiko tren zerbitzuen murrizketa, biztanle gutxi duten zonaldeentzako eragin kaltegarria… Nafarroako Gobernuak eta Madrilek abiadura handiko trenaz hitzartu nahi duten konbenioaren ezkutukeria ere salatu dute bilkuran: “Non dago parte hartzea?” galdetu diote Manu Ayerdi kontseilariari. Azaldu dutenez, “Aldaketaren Gobernuak” Nafarroan boterea lortu zuen “eztabaida sozialaren bandera hartuz”, baina orain halakorik ez dagoela diote.
(Argazkia: Ekinklik)
(Argazkia: Ekinklik)
Adif-en aurreikuspen akats batek AHTren faktura are gehiago garestituko du
2017-06-22 // AHTren aktualitatea // Iruzkinik ez
Euskal Y-aren 11 tunel larrialdi irteerarik gabe eraiki ditu sozietateak, Europako araudi berriak hala agindu arren.
Abiadura Handiko Trenaren proiektuak beste itzulipurdi bat hartu du oraingoan: Adifek gaizki egin ditu AHTren 11 tunel, larrialdi irteerarik gabe eta Europar Batasuneko araudia hautsiz.
Orain, Espainiako trenbide kudeatzaileak onartu du lan horiek egin beharko dituela Euskal Y-a martxan jarriko bada, eta horretarako desjabetze gehiago izango direla tunel horien inguruetan.
(gehiago…)
AHTren kontrako adituen txostena Eusko Legebiltzarrera iritsi da
2017-06-08 // AHTren aktualitatea, Dokumentuak // Iruzkinik ez
Tren lasterrak kalte sozial eta ekonomiko larriak eragingo dituela ondorioztatzen duen Ekopol unibertsitateko aditu taldearen azterketa erregistratu dute LABek eta ELAk Gasteizen.
Legebiltzarrean dauden talde politikoek ezin izango dute esan adituen ohartarazpena jaso ez dutenik AHTk etorkizunean eragin ditzakeen kalteez. Sindikatuek erakunde horretan erregistratu dute EHU eta Bartzelonako unibertsitateko hainbat adituk osatzen duten Ekopol taldearen lan kritikoa eta legebiltzarkideen esku dago orain. (gehiago…)