Hasiera »
Zuloan bloga - Zuloan
Zure testigantza
Azken bidalketak
- Eraikuntzako lan baldintzak bertatik bertara ezagutu dituzte Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkariek
- ‘Zuloan’ liburuaren ondorioak azaltzeko hitzaldi zikloa abiatuko dugu martxoan
- Eraikuntza arloko “inpunitate zirkuluarekin” amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean
- Igor San Jose (ELA): “AHT izan edo erraustegia izan, eraikuntza enpresek beti irabaziko dute zigor handi bat jarri ezean”
- “Eraikuntza enpresa handiek, azpikontratak erabiliz, plantillak argaldu eta negozio ildoak loditu dituzte “
“Azala beltza eduki behar al dut AHTren lanetan esklabo izateko?”
2017-02-01 // Tuneleko jendea // Iruzkin bat
AHTko obren Hernaniko zatian, langileek bizi dituzten baldintza kaskarren lekuko izan gara. ELAk Lan Harremanen Kontseilura eramango du azpikontrata, beste esplotazio kasu baten aurrean gaudelakoan.
Testua eta argazkiak: Urko Apaolaza Avila
Langileek eta guk baizik ez dakizkigu urtarrileko egun hotz batez Urumea bazterrean dagoen kontainer itxurako etxetxo horretan entzun genituenak. Hernanitik Ergobira bidean, hartzen baduzu zementuzko bide inprobisatu bat, Euskal Herrian ere badagoen azpimundu baterantz amilduko zara zuzen: AHTren obretan zaude.
Banekien aurkituko genuena prekariatuaren aurpegi ezkutarazia izango zela, ordu amaigabeak egiten dituztela, soldata penagarriak jaso eta baldintza miserableetan bizi; baina langileek euren ahotik kontatzen dizutenean, orduan beste dimentsio bat hartzen du denak. (gehiago…)
AHTren hiriburuetako sarbideak egiteko operazio urbanistikoak adostu dituzte Madrilen
2017-01-27 // AHTren aktualitatea // Iruzkinik ez
Abandoko Renferen lurrak etxebizitza eta bestelako erabileratarako ustiatuko dituzte, AHTren proiektua baliatuz (arg: Eusko Jaurlaritza)
Trenbidea lurperatu eta oraingo linea arruntaren ibilbidea aldatuz, milaka metro koadro urbanizatzea da asmoa.
Adif, ETS, Eusko Jaurlaritza eta hiru udaletako teknikariek asteazkenean egindako bileraren ondoren, Espainiako Gobernua eta administrazio autonomikoa “akordiora” iritsi dira Euskal Y-aren hiriburuetako sarbideak eta geltokiak diseinatzeko. (gehiago…)
Zergatik ekin nahi zaie orain AHTren Bergarako obrei?
2017-01-24 // AHTren aktualitatea // Iruzkinik ez
Bergarako biaduktua. Eremu horretatik gertu egin nahi diren AHTren obren azken kostua zein izango den enpresa-eraikitzaileek ere ez dakite.
Espainiako Gobernua gorabehera politiko eta ekonomikoak gainditu nahian dabil trenbidearen zati estrategikoa egiteko. Aldi berean, enpresa-eraikitzaileek jarrai dezakete lan-esku merkearen salerosketarekin fluktuatzen.
Bergarako lotunea eta EAEko abiadura handiko trenaren geltokiak eraikitzeko prozesua desblokeatu egin dela dirudi. Batetik, Espainiako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru hiriburuetako alkateen artean etengabe ari dira bilerak egiten –azkenekoa ostegun honetan egingo dute, hiriburuetarako sarbideen alor teknikoa zehazteko–. Bestetik, Iñigo de la Serna Sustapen ministroak jakinarazi du geldirik zeuden Bergarako zatien adjudikazioak deuseztatu dituela eta proiektu berriak esleituko dituela. Zer aldatu da ‘Y’-aren erdian?
(gehiago…)
Kaliforniako AHTren ezinak: garestiago, atzerapenarekin eta beharginak estutuz
2017-01-19 // AHTren aktualitatea // Iruzkinik ez
Berbideratze lanak Fresnon abiadura handiko trenari tokia uzteko (argazkia: The Guardian)
Txosten federal konfidentzial batek agerian utzi duenez trenbidearen lehen zatia 3.600 milioi dolar gehiago kostako da eta ez da 2024ra arte amaituko. Euskal Y-a egiten ari diren konpainia espainiarrak dabiltza bertan.
2017a ez da albiste onekin hasi Kaliforniako abiadura handiko trenaren sustatzaileentzat. Los Angeles Times egunkariak AEBetako estatu horretako Trenbideen Administrazio Federalaren barne-txosten baten berri eman du, proiektuak dituen arazoak nabarmen utziz.
Kalifornian Los Angelesetik San Frantziskorako tren lasterra sustatzen duen erakundeak dio ibilbidearen lehen zatia egitea %50 garestiago izango dela, zehazki 3.600 milioi dolar gehiago, nekazaritzarako hain emankorra den Central Valley-n zehar zubi-bide eta tunel ugari egin behar direlako. (gehiago…)