Kurduen aurkako jazarpen politika irabazle Turkiako hauteskundeetan

Erdoganen AKP alderdiak gehiengo osoa berreskuratu du 5 hilabetetan beste 5 milioi bozka lortuta. Mugimendu kurdua jopuntuan izan dute hainbat eraso odoltsuk hauteskundeen aurretik. Askok Turkiako zerbitzu sekretuekin lotu dituzte. Suruç herrian bonba batek 33 lagun hil eta 104 zauritu zituen Kobanêko kurduekin elkartasunez egindako kontzentrazioan. Eraso suizida hartan hil zuten gazte kurdu baten gorpua amak jaso zuen unekoa da argazkia, Amed hiriburuan.

Argazkilaria: Irantzu Pastor

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.