Sorginen zelaian bada alternatibarik

Etxegabetzeak bermatu dituen bankua edo krisian herritarren kontura aberastutako multinazionalaren beharrik ba al dago musika talde gogokoenak gozatzeko? Euskal Herria Zuzenean festibala antolatzen dituzten ehunka lagun eta laguntzailek argi dute ezetz. Iragan den asteburuan –21. urtez jarraian– erakutsi dute hiru egunez milaka lagun batzen dituen jaialdia antolatzerik dagoela; publizitatea eta negozioaren partez burujabetza eta auzolana lehenetsiz.

Argazkia: Pierre Balacey
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.