Errekaleor, sustraitutako proiektua

“Erroak bota ditugu hemen, eta hemen geldituko gara”. Horrela erantzun zion Errekaleor Bizirik-ek Gorka Urtaran Gasteizko alkate jeltzaleari, hark iragarri eta gero Udalak haien etxeak eraisteko asmoa duela. Jendetza bildu zen ekainaren 3an, Euskal herriko auzo okupatu eta autogestionatu handienari babesa emateko egindako manifestazioan. Herri mugimenduaren adierazpide ugarik egin zuten deialdiarekin bat, eta haiek defendatutako baloreek isla izan zuten oholtza gainean.

Argazkia: Dani Blanco
Testua: Unai Brea

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.