Tosu, alferreko azpiegituren aurkako erresistentziaren ikur

Urriaren 17ko goiza nahikoa izan zuten, ertzainek lehenik eta hondeamakinek gero, hilabete askoan eraikitako etxola eraitsi eta baratzeak suntsitzeko Getxoko Tosu landan. Azken erresistentzia zantzuak gauerdira arte iraun zuen ordea: tripodearen gaineko ekintzaileak jaisteari uko egin eta han egon zen hamasei orduz. Nolabait, Tosu Betirako asanbladaren eta Uribe Kostako herritar askoren temaren iragarpena izan zen. Lau egun geroago berriro okupatu zuten eremua dozenaka lagunek, aparkaleku erraldoia egiteko jadanik hasitako obrak geldiarazteko asmoz. Baita lortu ere: bi aldiz joan zaie Ertzaintza, eta bietan –hau idazteko unean behintzat– atzera itzuli.

Argazkia: Hodei Torres (Hiruka)
Testua: Unai Brea

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.