Ikusezinak

Beren begiradak, bisaiak, eskuak dira ikusezinak. Baina baita beren zauriak, ametsak eta historiak ere. Isilpeko siluetak. Emakume, gizon eta ume tankerako mantak. Begien bistakoaren parte, inork ikusten ez duen horrena.

Egunero-egunero 500 pertsona baino gehiago heltzen dira Espainiako Estatuko kostaldeetara. Bizirik daudenak ailegatzen dira, ikusi nahi ez ditugunak, informatiboetako lerroburuetan azaltzen ez direnak. Inor zain ez duten horiek heltzen dira.

Eta halere, mugak gainditzen dituzte. Ausartu, apustu egin eta amets egiten dute. Heldu, borrokatu eta biziraun egiten dute. Ikusezin eta isilik, inor entzuten ari ez denean.

Argazkia eta testua: Sara Montesinos eta Martí Albesa (Talaia)

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.